Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Zalaparta Elizan eta erlijioaren konzetua

 

Jakin, 29 zk., 1968

 

      Madrileko Ikastola nagusian, iskanbilla une batean, leio batetik gurutze bat egotzi omen dute, beste tresna askoen artean. Zorigaitzeko gertaera honen berria nork nai daki honezkero, eta ez gera sartuko bere zehetasun guztietan. Zeñek eta zer asmorekin botatzea egin dun ez jakin arren, bere intenzioa ona etzala ageri da-ta zitalkeritzat kondenatu bear dugu horrelako egintza. Bera onartzerik ez dugu batere zurialdirik ez bait du.

      Au esanda, gaia beste saietsetik ikusi nai genuke, izan ere, estrañazko berri bat eldu zaigu oraindik orain.

      Â«Arriba» ta «Nuevo Diario» deritzaten egunkarietan irakurri berri degunez, D. Francisco Pérez apaiza, Santander'ko eliz batean predikatzen ari zala, gertaera aitatuari buruz mintzatzen asi zan gurutze bat leiotik egotzea baiño, langillea, zuzenbiderik gabe, fabrikatik botatzea, pamili-guraso bati ogibiderik gabe utzirik, txarragoa dala esan zuen.

      Nola Don Francisco'k iritzi hau azaldu, entzule batek itza artu zuen eta oiuka asi zan, sermoia ezin eramanezkoa zala esanik. Zalaparta handi bat arrotu zan eta jende batzuek, erasotzaille buru, elizatik atera ziran asarre baiño asarreagoak.

      Beste tartekoak alde batera utzita, apaizak azaldutako iritzia garrantziduna iduritzen zaigu. Pentsa arazten gaitu, gutxienez.

      Apaizaren galdera ikaragarria au da: Kristoren iduririk egokiena eta egiazkoena, nun dago? Zu puxka batean, naiz gurutze tankera izan, ala gure anaia dan gizonarengan?

      Gezurra badirudi ere, kristau erlijioaren mami guztia galdera ontan sarturik dago. Orañarte iduri ta debozio askok erabiltzen zituzten kristauak; gizarteko zuzenbideari, berriz, belarri gutxi egin. Zorionez, gauzak asko aldatu dira, edo aldatzen asi dira gure denboran. Oraingoan askok ikusten dute kultoaren egintzak baiño gizonaren aldeko obrak bearrezkoagoak ditugula kristauok.

      Eta batez ere, baldin Kristo arkitu nai badugu, ez degula billatu bear azaleko debozioetan, baizikan gizonarengan, gure anaia dan gizonarengan bertan.

      Nere iritziz hor dago gaurko kristautasunaren mamia. Nai-ta-naiez horrelakoa izan bear du gure joerak.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es