Carlos Santamaría y su obra escrita
Apaiz jaun bati
Zeruko Argia, 224 zk., 1967-06-11
Lengo egunean zure errira joan nintzan, itzaldi bat egitera.
Nerea botaz gero, zuk, itza arturik, ia imigrante edo kanpotarren problema nola ikusten nuen galdetu zenidan.
Erantzuna etzan erreza, arazo orrek amaika arpegi ditulako, eta guztiak batean ikutu bear dira, gezurrezko agerketa bat ez egiteko.
Nolanai ere, nere iritzia argi ta garbi jakin arazi nizun.
Baiñan zu etzetorren bat nerekin, osotoro beintzat.
Beste lagun batzuek sartu ziran orduan eztabaidan eta, gertatzen dan bezela, iñork etzekien azkenekoan nundik zebillen.
Esan ziran gauzetan, bat ezaugarria iduri zitzaidan, au da, Andaluzi ta beste España'ko aldetan, jendeak, bere etxea utzita, kanpora atera bear dula, naita-naiez, bizi ahal egiteko, «lur aiek jateko eman ezpaidute». Itz batean, erri aietako seme-alabak erraldara kondenatuak direla.
Eziña uste au onatzat artzea. Ango lurra emengoa baiño emakorragoa izango da, noski. Baiñan, gai au alde batera utzi bear zaio, arazoa ez bait dago lurrean gizonarengan baizik.
Erri baten soluzioa erraldan ez datza, noski. Gizona da berriz aurrerapenaren faktor nagusia.
Orain arabetarrak ta israeldarrak burrukaz asi direla, alde artan gertatzen dan guztiak dakite. Naiz arabetarren eskuetan dauden lurrak gorri ta soillak agertu, Israel'ko paisajeak lorategi bat dirudi. Eta lur berdiña da!
Arrazoia du Ortega y Gasset jaunak: paisajea gizonak egiten du, ez berriz paisajeak gizona egin.
Andaluzi ta beste España'ko lurretan lan izugarri bat egin bear da, batez ere irakaskintza saillean eta gizarte oiturak aldakuntzean.
Ezta egia nere konferentzi ondoan batek esan zuena, alegia, alabearrak lur aiek kondenatu dituztela. Asko egin diteke eta egingo da, Jainkoak lagun. Or degu iberiko erriok gure «Populorum progressio» lana.
Emen daukat, ain zuzen ere, begiaurrean, O.C.D.E.'k egindako plana, «Las necesidades de educación y el desarrollo económico social de España». Au eginkizun ederra!
Informe orrek dionez, milla aurretik lareun bat besterik ez dira joaten eskoletara ego aldeko alderri batzuetan. Planak eskatzen du 1975 urterako milla aurretik bederatzireun eskoletara joatea lortu dedilla.
Liburu ontan amaika gauza garrantzidun arkitu ditut. Gure artean ere egoki izango litzake berak eragutzea.
Ontaz bat zatozkidala badakit. Baiñan esan dedana besteentzat esan det, gure errian ere astokillo asko bait dabil dirudienez.
Adixkide agurgarria, agur. Beste aldiz berriro elkar ikusiko degu, espero det. Benetan, lana ezta bukatzen eta ezta bukatuko mundu ontan, «sekula sekulorum». Amen.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).