Carlos Santamaría y su obra escrita
Liburu irakurtzekoa
Zeruko Argia, 220 zk., 1967-05-14
«Les socialistes» izeneko liburuak on asko ekarriko die, nere iritziz, gure gazte urduri ta politikazaleri. André Philip'ek idatzi ta «Le Seuil» editorialak argitaratu berri du.
Frantziko ezker berrian inteletual entzuna ta itzali andikoa degu André Philip. Alderdi gabeko edo bere nagusiko sozialista.
Liburu ontan Frantziko sozialismoaren kondaira agertzen du berak, asieratik gure egunetaraño. Zenbat eta zenbat burruka, zenbat miñ eta oiñaze! Au meritu izugarria!
1.880 urtean, gora bera, sortu zan ango gizarte-alderdia.
J. Guesde izan zan bere sortzaillerik nagusiena. Gizon onek, London'en Marx ta Engels'ekin artu-emanetan ibilli ondoren, aien dotriñak sartu zituen Frantzian. Lengo sozial joerak, anarkistak ta sindikalistak alegia, luzaro iraun zuten ta ortik atera ziran amaika eztabaida ta inkimako. Benetako kondaira jakingarria.
Bañan, nere ustez, azkenekoa da liburu onen zatirik interesgarriena. Egilleak biarko sozialismoari ematen dion zatia. Mundu arazoen aurrean, sozialismo berriak nola jokatu?
André Philip'ek «quelques principes» edo iñarriak jartzen dizkio sozialismo berri orri. Lenengoa da, sozialismoa autatze bat dala, aukera libre bat, eta ez alabearrezko lege baten ondorena.
Marxistak, historiaren mugimenduak sozial matxinada ekarri bear dula nai ta naiez, esan oi dute. Eta nai-ta-naiezko mugimendu orren kontra egiten dan guztia, alperrik eta kaltez egiña dagola.
Ontaz oso bestelakoa da André Philip'en iritzia. Gauzak orren sinple eztira.
Klase arteko burruka fedeak edo ametsak langileen alde jokatu zuen sozialismo asieran, itxaropen bat eman ziolako menpeko jendeari. Mesianismotzat jokatu, lenengo urtetan. Baiñan gaurko erri aurreratuenetan, alako ametsa «un facteur d'embourgeoisement» baizik ezta. Historiako sasi-mugimendu ontako esperanzak, langilleen indarra moteldu ta argaldu besterik ez bait du arazten, André Philip'ek dionez.
«Moralaren aldetik zuzen ta okerra dan kezka baztertuta, historiaren poerari ekin dioten ala ez bakarrik pentsatzen dutenak, egiazko askatasun sentsua laster galduko dute. Libertadea salbatzeko, libertadez sinisten dutenak baiño gauza eztira».
Beste mito bat ezeztatu nai du Philipe jaunak, alegia, proletariadoa dala, ain zuzen ere, mundua salbatu bear dunik.
«Ontaz ez bait dago sorpen errugabea —'inmaculée conception' esaten du— ez langille klasea ezta ere beste nolanaiko klase probidenziala. Egiazko sozialistak menpeko ta beartsuen alde ekiten du beti, naiz ta abek langilleak propiki ta osoki ez izan».
Esanak eztio kentzen sozialismoari bere indarra, bestela, indar berri bat ematen dio. Ala ere, gaia luzegia da bear diran erakuspenak emen emateko.
Liburu au leitu ta egosi komeni da, dogma ta mito alperrikakoak bere tokian jarri ditzagun, batzuen dogmatismoan dagolako gaurko okerririk andiena.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).