Carlos Santamaría y su obra escrita
Gazte ezagutzeko bati
Zeruko Argia, 219 zk., 1967-05-07
Etzaitut ezagutzen. Zure izena ere eztakit, bañan zure iskribatu modutik gaztea zerala ateratzen det ta gaztetzat jardungo natzaizu.
Zure izengabeko eskutitza, erderaz au esaten didazu, itz bat gora bera: «Neretzako aberria, lurra, izkuntzaren zaletasuna, oiturak eta tradiziñioak, danak gauerdiko ametsak, burgesiak asmatutako gezurrak, proletarioa menperatzekoak». Eta azkenekoan, au diozu: «Ni marxista naiz, ta alde ortik ikusten ditut gauzak».
Arriturik eta guztiz nasturik utzi nauzu azkeneko esan onekin. Nik sail ontan asko ezpadakit ere, ziur nago marxisten aburua eztala «sabela ta sakela betetze» ori. Barkatu bañan zu etzera marxista, aldrebezko kapitalista baizik.
Zure pentsaera nik galdetu gabe, esaten didazun ezkero nerea ere esango dizut, naiz ta nere iritzia amaika bider azaldu det, toki ontan bertan.
Neretzako, gizona, egiazko gizona izateko, «erroduna» izan bear da, alegia, zuaitz ta landare guztiak bezela, lur batean, erri batean, sartu bear ditu bere sustraiak, etsimen gorrian erori ez dedin.
Emaiozu nai dezuna, dirua, aurrerapena, gizarte desalienatua sozial estrukturak ta ekonomiaren aldetik. Baldin famili baten eta erri baten, ta tradiziño baten berotasuna ta goxotasuna ezpadu, etsimenean eroriko da gizona ezinbestez ta alabearrez. Ori da gizon legea beti ta nunai. Emen, Errusian eta Txinan bertan ori da gure legea.
Baliteke zuk idei abek atzerakoi ta konserbadoretzat artzea. Bañan nere pentsaera beste bidetik dijoa.
Izan ere, adibide bat bakarrik aitatzeko, erro ta sustraien bearra ongi baiño obeto azaldu du idazle frantzes ospetsu batek, Simone Weil andreak, mundu guztian ezaguna dana bere gertaera ta liburuegatik.
Simone Weil andrea marxistekin artueman asko izan zitun, Frantziko «résistence» zalako garaian, baita emengo gerlan, alde ortatik parte artu zuen ere. Proletario-zale izugarria zan eta froga andiak eman zitun bere maitasunez. Simone Weil andre burgesa zala iñork eztizu esango.
Berak, errotasuna, sustraitasuna, naitanaiezko gizonaren bear bat dala frogatu du, argi ta garbi, bere «L'enracinement» izeneko liburuan. Diruak, kapitalismoak, egiazko errotasunaren kontra jokatzen dula esaten du, Simone Weil'ek. «L'argent détruit les racines partout où il pénètre en remplacant tous les mobiles par le désir de gagner». Kapitalismoak, lurraren mamia ta amorea galdu arazten die proletarioei, eta orrekin kalterik ikaragarriena egin ere.
Nunnaiko erritan, sozial matxinadak sustrai gabeko gizon mota berri bat sortzen baldin badu, gizonaren kontra jokatzen du ta lengoan baiño lotuagoa arkituko da jendea matxinada orren ondoan.
Irakurri zazu, arren, Simone Weil'ek idatzi ditun berrogei orriak «le déracinement ouvrier» gaiari buruz eta proletarioen naigaberik andiena deserrotasuna dala ikusiko dezu. Leitu ere «La condition ouvrière» liburua ta uste bera artuko dezu.
Adixkide ez-ezagun ori. Zure gutunak oso goibela utzi nau. Bañan ala da munduko martxa. Beti illunpetan ibilli bear gizona. Zuk nik bezela egiaren billa arrastaka ibilli bear dezu. Agur, adiskide izkutua.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).