Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Gabriel Aresti, adiskide ta idazle ospatsuari

 

Zeruko Argia, 216 zk., 1967-04-16

 

      Adixkidea, berandu xamar natorkizu zure eskutitz agiriari erantzuna ematen. «Surmenage» dalako orrekin oporretan izan nauzu zenbait astetan. Aldi ortan gauza bat ikasi det, izpirituaren miñetarako lana baiño alperraldia txarragoa dala, alegia. Ez pentsa, ez sendi, ez oroi... nola gerta diteke ori, bizi baldin bagera?

      Dana dala zure gutunak lozorrotik atera nau.

      Â«C» izkiari buruz diozuna bidezkoa irudi zait. Idatzi-joera berria ekartia izango dala diozu, euskerarentzat. Ala izan dedilla! Zure esan onek pixka bat baketu nau. Orixe esaten nuen neronek, ain zuzen ere, nere lengo eskutitzan: «gizon orrek onela jokatzen dan ezkero, bere arrazoiak izango ditu ortarako».

      Gañera, zuk, zure liburuetan, nai dezun moduaz izkiriatzeko ezkua dezu, jakiña.

      Idazleari «margen de confianza» andi bat eman bear zaio, nere ustez, eta ez juzgatu bere obra ezagutu baiño len. Gero, berari lepo egin bear bazaio, lepo egiten zaio ta kitto.

      Arrazoia dezu. H ta K ta C, ta kixkilkeri guzti oiek ez dute merezi gure denbora galtzea.

      Baiñan, beste gai bat ba daukat ori baiño garrantzidunagoa, zurekin mintzatzekoa.

      Adixkide jator ori: gizonetan argi ta garbi jardun bear da beti. Zure azkeneko idazkia «Bilbaoko erdal herritik» izenekoa, Egiguren gazteari jarria, etzait gustatu. Nere ustez, sofisma batzuek sartu dituzu, sail ortan bertan. (Barkatu, adixkidea, obe bearrez nabilkizu). Enaiz sartuko idazki onen buru-buztan guztietan, jakiña. Gauza bat besterik ez dizut aitatuko nere desakortea jakin arazteko.

      Zure erderazko sonetoa ederra baiño ederragoa iduri zait. Bere ritmoa, bere soiñua, oso pollita da, benetan. Ez, berria, bere argumentoa. Zuk au diozu zure sonetan:

 

La voz no dice nada, sólo chilla.

Es el pueblo de Uribe empobrecido;

acá y allá nacido.

Más allá de portales ve la villa.

Desarrapada Miravilla.

Neguri embrutecido.

Deusto adormecido,

Esto ya no es Vasconia; ya es Castilla.

 

      Ez gizona, ez. Erri bat txiratua, lotua, zarpailla, astotua gorria dalako, Castilla izango da? Nundik atera dezu Castilla'ren iduri ori? Barkatu, baiñan zure silojismoa ezin onartu det. Castilla'ren aldetik nik protestatu bear det agerpen orren kontra.

      Nik, erdi gaztelar naizen aldetik —nere aita zana alde ontara Burgos-etik etorri zan, ogei urte zituela, 1874 urtean ezin permititu dizut orrela mintzatzen.

      Begira, Gabriel adixkidea, zuk soberaz dakizun bezela, zu bizi zeran erria ezta Castilla, iñolaz ere, euskal kapitalismoak Euskalerri biotzean sortutako mostruo bat baizik.

      Nahaste-borraste izugarri bat, arimarik gabeko gorputz bat da, zuk diozun erria.

      An-emendik etorri diran jendeak bere lurra laja dute, betirako utzi, eta beste lurra baten billa etorri dira. Biarko egunean, beren seme-alabak euskaldunak sentituko dira, zortzi izenak euskaldunak dituzten askok baiño geiago. Eta guk, Euskalerri ontan orain bizi geranok, zer eskeintzen diegu, zer eskeiñi ahal diegu? Nai ta naiez lur berri bat, txoko berri bat, berotasun berri bat.

      Nundik atera dezu, Aresti adixkidea, iñork jende orri euskera bertzaz eta indarrez erakutsi nai dionik? Orrelako gauza pentsatu ere, zeñek egin du?

      Nik au esaten dizut. Kanpotar oien seme-alabak eunaka etorriko dira, eunaka, euskera ikastera, naiko euskal eskolak izango diran egunean.

      Gizonak, gizon guztiak, lur baten amorea bear dute, zugaitzak ta plantak bezela. Lurrik gabe ezta egiazko bizirik. Biarko edo etziko egunean, jende orren seme-alabak, ojuka eskatuko dute euskal kutsua.

      Baldin jatorrizko euskaldunak ortaz ezpazitzaien mintzatzen, arriak ta odeiak mintzatuko zaizkie. Eta euskaltasun berri bat sortuko da bere biotzetan.

      Nere ustez, Egiguren gaztea ain okerra etzebillen.

      Luzeatu naiz, gutun au bukatu bear det.

      Agur, adixkidea. Ni gizon paketsua naiz, etzait gustatzen burrukaz ibiltzea. Esan dizudana ez txarretsi, faborez.

      Agur. Beste bat arte.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es