Carlos Santamaría y su obra escrita
Irakurle adixkide bati
Zeruko Argia, 201 zk., 1967-01-01
Nere «Dizdirak» aspaldidanik ez dituzula irakurtzen esaten didazu. Baita oso ondo esana ere, nik idatzi ez ditudanak zail xamar zenuelako zuk irakurtzea.
Gizon oso «lanpetua» naizen aldetik, amaika aitzaki agertu nezaizkizuke ontaz. Bañan kezkatu egin naiz zuk esandakoaren ondorez, eta batere aitzakirik ez dizut azalduko.
Zuk esaten didazunez, bederik irakurle bat daukadala ziur nago orain, zerau zerana, alegia. Au ezta mespreziatzekoa, gauza andia izaten bait da idazlari batentzat, irakurle bat arkitzea.
Egiztatua dago, izan ere, euskal irakurleak baiño euskal-idazleok ugariagoak gerala. Guztiz tamalgarria oi da idazle batek bere buruari irakurri bear izatea, beste irakurlerik ez arkitu-ta. Ori dala-ta euskal-idazle geienok beti ari gera irakurle baten billa.
Eskatasun onek gogarazten dit «'Buscón'en Bizian» Quevedo'k kondatutakoa, Dómine Cabra etxean gertatzen zana eta onen ikasle goseti gizarajoak nola ibilli bear ziran burrukaz, txitxiro soil bat arrapatzen saiaturik.
«Noté la ansia con que los macilentos dedos se echaron a nado tras un garbanzo huérfano y solo que estaba en el suelo».
(Ingurukeri au barkatu. Goazen arira).
Zure gutuna irakurtzen nintzalarik, pentsatu det zu zerala nere gaurko txitxiro-irakurlea.
Itzetik arrapatu ta euki zaitut, adixkide!
Zuk esandakoak kezkati utzi nau benetan. Eta uste det nere euskal-lan apalak ez dutela uts-egin bear aurrerantzian «ZERUKO ARGIA'n».
Jakin arazten dizut, ordea, «Dizdirak» ez direla jarraituko ateratzen. Gure egunak ain illunak dirala-ta dizdikerietarako prest ez gaudela esan dit gazte-naiz-tar batek. Au ere ganbiatu bear degu beraz.
Nere idazti-mota berriak «EZKUTITZAK» artuko du izentzat. Eta ez bakarrik izena, egiazko gutunak izango dira ere nere emendik aurreko idazki oiek.
Zer esateko badegu guztiok, eta gañera, beti edo besteari, adiskideari naiz etsaiari, noizean bein ezkutitz bat izkiribatzea komeni da barnea zabaltzeko.
Gisa ontan, beintzat, ezkutitz bakoitzaren «destinatarioa» —artzeduna dio Aita Mujika'k bere iztegi yayoan— izango det irakurle, gaur zu izan zaitudan bezela.
Gipuzkoa'ko erri koxko batetik deitu didaten nexka-mutil batzuentzako izango da nere urrengo ezkutitza, Jainkoa lagun.
Millaesker zure irakurtzeagatik. Urrengo arte.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).