Carlos Santamaría y su obra escrita
«Fedea»
Zeruko Argia, 200 zk., 1966-12-25
Gezurra dirudi, baiño ezta gezurra. Eskuetan degu gure berreungarreneko zenbakia, moldetegitik atera berria.
Nork sinistuko zuen, urte gutxi dala, euskal-astekari bat sortzeko posibilidadean?
Berreuneko muga au, gauza arrigarritzat artuko dute batzuek noski. Emen ezta batere mirarik, alajaña, fedez eta maitasunez egindako lanaren ondorea baizik.
Orain bai, orain guztiok ikusten degu, orduan amets bat zirudiena, guztiz eginkorra zala. Baiñan asieran ikusi baiño len sinistu, gutxi izan ziran sinistu zutenak.
Baziran orduan, erri batzutan, euskaltzale jator zarrak begiratze ta irripar errukitsu batekin artzen ginduztenak, gure asmoz mintzatzera joan gintzaizkielarik.
— «Gizarajoak, alperrik zabiltzate —esaten ziguten—. Dana galdua dago, euskera salbatzeko ez da ezer egitegorik».
Besteek berriz, itxaropen gutxi ematen ziguten, etorkizunaren aldetik.
— «Asi bai, asiko zerate, baiña aitu ere, bereala egingo zerate, muturrekoa ezarriko dizuete-ta».
Fede gutxiko gizon aiek amaika eragozpen ikusi arazten ziguten. Ia nola konponduko giñan diru, ta izkuntza ta politikaren aldetik; eta idazleak eta gaiak, astekari batean bear diran neurrian, nundik aterako genituen galdezka zebilzkigun bein ta berriz.
Burutik-burura euskeraz egindako berri-paper bat astero astero ateratzeko «ez gera kapabliak» esaten zidan adixkide jakintsu ta jator dedan batek.
«Obe izango litzake artikuloren bat erderaz egin, edo illean bein bakarrik ateratzea».
Bañan guk —«audaces fortuna juvat»— itsuak bezelako, fededun porrokatuak izanik, aurrera jo genion gure asmakizunari, eta orren ondoreaz, lenengo berreuneko mugan gaude orain.
(Badakigu, esan bearrik ez, amaika uts ta akats dauzkala gure periodikoak; ori besteek baiño obe dakigu eginkizun ontan sartuta gaudenok, bañan guztien laguntzarekin pixkanaka utsune guzti oiek zuzentzen joango dira, datozten urtetan, Jainkoa lagun).
Eta badakizute zergatik ekin genuen aurrera?
Badakizute zergatik taldetxo onek, eta batez ere bere sortzaille jatorra dan Aita Agustinek, aurrera jarraitu zuten, ain beltza horizontea jartzen zieten arren?
Fedea, fede pixka bat, zeukatelako.
Utzi aitzakiak, utzi sasi-prudenziaren kontseju txarrak. Utzi, baitere, bakarkeria eta integrismoa, eta lanari ekin, bildurrik eta alperkerik gabe.
Saiatu, beintzat, zure biotzak eskatzen dizutena egiten. Eta ikusiko dezute, biotzak, garbi danean beti arrazoia daukala.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).