Carlos Santamaría y su obra escrita
Bide zabal-zabal bat
Zeruko Argia, 174 zk., 1966-06-26
Politakarekiko gaiek gero ta garrantzi handiagoa artuko dute ondorengo urtetan. Erlijioa, jakintza, oiturak, social-zuzenbidea, baita «folklore» deritzana ere, politikarekin nahastuak agertzen dira, nai ta naiez. Orrengatik guk ere, derrigorrezkoa dugu politika gaietan sartzea.
Euskal-herriko nortasun berezia gordetzeko, edo berpizteko, euskaldunen naia agirian dago. Aurrerantzian agiriago egongo da, ezpairik gabe.
Or dituzute, urrutiago joan bearrik ez, Tolosako Ayuntamentuak artutako erabakia, legezarreen itzulpena eskatzen duna, eta Gipuzkoa'ko Diputazioak jasotako galdea. Baliteke eske hau, naiz ta antziñako eskubidetan ondo tinkaturik egon, ezerezean gelditzea, orain baiño len amaika bider gertatu dan bezala.
Dana dala, galde hori onuragarria izan diteke, alde batetik gutxienez. España guzian, egunkarietan ta beste tokietan, politikako etorkizunez mintzatzen asi danean, gure problema agertzea oso bearra da une ontan.
Egia esanaz, Madrid'en jendeari zentralismoa berez datorkio. Ango mentalidadean, gogoera hori txit erroturik dago. Bera aldatzea zail xamar iruditzen zait, ez guztiz eziña ordea. Euskaldunek aiek baiño buru gogorragoak dira, alajaña. Oraiñarte amaika burruka izan ditugu ta beti porrokaturik atera. Berriz ere gorroto bideari jarraitzea ez litzake zillegia izango. Izan ere, beste bide bat ba dago, zabal-zabalik gure aurrean, alegia, maitasunaren bidea.
Ontan Gandhi famatua dugu maixu ta gidari ederra. Berak, problema ta korapillo guziak, pazienzia ta maitasunez garbitu bear direla erakutsi zigun. Naiz ta gaitza neketsua izan, hori da pakearen bide bakarra.
Nere iritziz, ango ta emengo borondate oneko jendeekin elkar-izketa zabal batzuek antolatu bearko lirake, euskal problema erabiltzeko.
Hortarako sasoia eldu da, gero beranduegi izan liteke.
Europaren batasuna sortu zorian dalarik, euskal nortasunari begiratu nai izatea, «aldeanismo» ta zorokeria dala esan oi dute batzuek.
Bañan, nere ustez, España'k baldin Europa aldetik leioak zabaltzen asten bada, errezagoa izango du bere barreneko pluridadea bear bezela ezagutzea ta onartzea. Gauza egiztatua da, Estadu batek kanpoko munduari zabaltzen zaion arauan, neurri berean bere barrungo errealidadeari zabaltzen zaiola. Bi egoera oiek batean agertzen dira geienetan.
Gaurko erresponsabilidadea oso handia da gure jendearentzat. Nola jokatu bear gure problema adierazteko ta onar arazteko?
Horra hor gaurko korapilloa.
Nik, berriz ere, kezkaz josirik nagola, galdetzen dizutet: ordu kritiku ontan, jakingo al dugu euskaldunok dagokigun bidez jotzen?
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).