Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Gure Herria, noruntz?

 

Zeruko Argia, 167 zk., 1966-05-08

 

      Hau da, une ontan, emengo zentsuzko jendeek, bere buruari egiten dioten galdea.

      Zer bideari ekin bear diogu, zalantzako ordu ontan, gure herriaren nortasuna, izkuntza ta jakintza iraun ditzaten naia dugunok? España guzian, zensura kendu duten ezkeroztik, beren politikarekiko iritziak azaltzen asi dira idazle batzuek.

      Naiz ta orañarte, beste kanpai soiñuak ez dira entzun, ezkerretakoak alegia, Prensako lege berriak ekarri onak izan ditu eta ateak pixka bat irikitzen asi dira dirudienez.

      Guk ere, euskaltzale geran aldetik, orrelako askatasunez baliatu bearko genuke, gure problemak aurkeztu ta adiarazteko.

      Idazle batzu aiek «problema sucesorio» dalako gaiari jotzen diote, bakoitzak gatza bere opillari bota nai diolarik. Hau da gaurko eztabaida: erregetza ekarri bear dan ala ez, eta ekarri ezkero, zer motako erregetza izan bearko litzaken.

      Gure artean amaika iritzi ba da, problema horri buruz. Ontaz, ez zait iruditzen euskaldun guziek pentsaera bakarra izatea.

      Bañan gauza batean, bai, bat gatoz euskaldun geienak edo guziak, zentralismoa atsegin ez zaigunean.

      Bere burua baneatu ta gobernatzea gure herriaren antziñako oitura da. Hori zan antziñako ta horixe naiko genuke etorkizunarena izan zedilla. Ortarako, makiña bat arrazoi ba dugu eta, iñor ofenditu gabe, arrazoi oiek azaltzeko eskubidea izan bai izaten dugu, ere.

      Euskaldunen borondatea bereganatu nai izango dunak, bide berorri jarraitu bearko dio, derrigorrez. Eta komeni da, nere aburuz, hauxe esatea ta berresatea, politikarekiko eginkizun abetan dabiltzanak oker egon ez ditezen.

      Gure aro ontan, Euskal-Herriak pixu ta indarra artu du, bere handitze ta aurrerapenagatik.

      Mende onen asieran, herri pobrea zana, gaurko egunean ekonomi ta industri goienetako maillan jarri da.

      Bide batez, bere erresponsabilidadea geiagotu da.

      Gaurko garaiari dagokion jokaera jakingo al dugu jokatu?

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es