Carlos Santamaría y su obra escrita
Egunetik egunera
Zeruko Argia, 145 zk., 1965-12-05
Azaroa'k, 19. Neurri bakar bat
Amaika gora-bera ondoan erlijio-libertadea onetsi berri du Batzar Nagusiak. Orañarte teologo geienak bi egokera berezkatu oi zituen. Lenengoa erri katolietakoa, alegia, erdaraz «tesis» deritzaiona. Bigarrena, berriz, osterontzeko erritakoa, hipotesis izena duna. Ori dala-ta Elizak bi pixu ta bi neurri ditula esan oi zuten askok. Adibidez, España'n protestanteei ukatzen zitzaiona, Eliza berak eskatzen zuen katolikoentzat beste erritan. «Juego doble» egiten zuela esaten zuten asko aiek. Dotriña berriak kritika oiei arpegi ematen die. Konzilioak orain agintzen duna au da: Estaduak, batere ezberdintasunik gabe uritar guziei «inmunidadea» ezagutu bear dio, erlijio-saillean, gizon bakoitzak bere sinismenari jarraitu ahal dakion, naiz ta sinismen au egiazko fedea ez izan ere, estaduaren aurrez gizona libre izan bear da. (Jaingoikoaren aurrean ez, jakiña). Beraz, aurrerantzian ez dira bi egipide izango, orañarte bezela, ez baño jokera bakar bat. Ontaz, gizonak, gizona dan aldetik, egiazko eskubideak ditu, mundu ontako ahaldun guzien aurrez. Oraingo garaian, Elizak, katolikoen eskubideak ez ezik, baita ere gizon guzien eskubideak zaindu nai ditu. Tesis-hipotesis teoria ez diraun zutik geiago. Bereak egin du. Etorkizunean bi pixu ta bi neurriz ez, baizik, joku-garbi bakar batez baliatuko dira katolikoak. «Hoc erat in votis».
Azaroa'k, 22. «Els nous mossens»
Burutik burura katalandar izkuntza dotorez idatzitako «Criterion» aldizkariak, «El nous mossens», au da, «Apaiz berriak», zeritzon liburuari gogor ekiten dio, bere azkeneko lumeroan. Michel de Saint-Pierre liburutzaz mintzatu ez det nai, onen «azpi-jana» iguingarri xamar iruditzen bait-zait. Ez-buru-ez-oñeko eztabaidetan sartu ere atsegiten ez zait. Bañan zenbaki aipatuan Josep Piñol jaunak «Campanya anti-conciliar» izeneko, artikulu garrantzidun bat, argitaratzen du, Konzilioa galerazteko oraingo azpi-joko zikiña salatzen danean argi ta garbi, ikaraturik gelditzen zera, fededun andienak diralakoen borondate gaizto au ikustean. Orañarte, ezker aldetik edo «gaiztoen» aldetik etortzen omen ziran herexiak. Gaurko egunean, ordez, «Papa baño papistagoak» ugari dira kristauetan. Askok Elizaren berriztea begi onez ikusten ez dute. Nik uste nuen siñis-gabekeria zala Fedearentzako arriskurik andiena. Orain ikusten dedanez ori baño sinis-geiegekeria arrisku aundiago izan diteke gaurko gora-beraetan. Ori da, neretzako, «Les nouveaux prêtres» liburuaren eta literatura guzi orren ikasgai nagusia.
Azaroa'k, 25. Olerkari baten negarra
Aspalditxoan astekari ontan bertan, «gazte dan» J. Lete idazleak argiratutako idazkia arretarik handienaz irakurri det, baita bi edo iru aldiz berrirakurri ere egin det. Artikulu horrek oso garrantzi handia dauka nere ustez. Amazazpi urteko ametsa ta berotasuna galduta, atzeneko oportunidadearen aurrean zaudela diozu. Aurrerantzian, munduko illunpeen zear ibilli bearko zerala. Bai orixe, gizona zera-ta gizona izatea zein gauza ikaragarria dan berri jakiten asi zera orain. Ulertzen dizut. Ni ere gaztearoan amaika tristura izaten nituen; orain, berriz, zaharra izaten asi naizela, geinetan alai egoten naiz, barnetik gutxienez. Zure oraingo gaixotasuna urteak bakarrik sendatuko dute. Bañan, ez izan presarik, gaxotasun berori sendatzeko. Gazteen illuntasuna, talant ta iaioa izan oi da, baita oso estimagarria ere. Nolanai ere, utzi nazazu kontseju batzuek ematen, zaharrok kontsejuak ematea opiziorik nagusiena degu-ta. Tristura, ia mundo ontako gauza guzien antzera, bi motakoa izan oi da. Tristura samiña ez da lagun onik izaten gizonarentzat. Egia esateko, zure gaurko goibeltasuna, egokia, gozoa, samurra, irudi zait. Eta olertiduna, asko. Gazte argiak, zu bezelako jatorrizko poetak diranak batez ere, triste xamar izan bear dira «arratsaldea gau biurtzen dan orduan» (Bizia bera goxo-goxo arratsa biurtzen zaigu gizon guzioi ere bai). Ala ere, ez utzi mugarik gabeko tristura biotzera sartu. Besteei ere bai amazpi urte ez ezik, baita berrogei ta amar urte joan zaigu ere. Bañan tristura txarrari, tristura madarikatuari, beti atzera! esaten diogu. Ez zaitez orain gazte-zaharra, gerokoan zahar-gaztea izan zaitezen!
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).