Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Egunetik egunera

 

Zeruko Argia, 127 zk., 1965-08-01

 

Uztailla'k 14. Mikeltxo ta planeta

 

      Gaurko berria: Mariner IV deritzaten arrigarrizko tramankulua Marte inguruetan dabillela, ez dakit zenbat milloi kilometro eginda gero, eta berealakoan asiko dala «tip-tap», ango argazkiak botatzen gure mundura. Nun zelai ta nun baso, legor ta itxaso, dana argi ta garbi ikusiko dala, bear bezela gauzak ateratzen ba dira beintzat. «Pausu bat egin baño len, begira ondo lurrera». Orain ere, urrengo bidajera abiatu baño zeatzkiro aztertu bear Marte planeta gorri orren lur azala.

      (Billobatxoa datorkit ttaka-ttaka, «koipe eriola», Bizkaian esaten duten legez).

      — «Bai semetxoa, zarregia nauzu bidaje-orri ekiteko. A, Billoba! zer gauzak ez dituzte ikusiko zure begiak, Jainkoak nai badu».

 

Uztailla'k 19. Txinotarren miraria

 

      Satelite bat mugarik gabeko espaziotara bialtzeko bi gauza bear dira, nai ta naiez. Bata satelitea, jakiña. Bigarren lekuan, cohetea. Au ere bearrezkoa, satelitea alperrikako tresna izan ez dedin. Amerikanoak satelite-maldaketan mutillak dira, dirudienez. Errusitarrak, berriz, cohete fabricacioan paregabekoak ditugu. Oso komeni izango litzaieke guziei, batzuen sateliteak besteen coheteen bidez botatzea. Bañan, mundu trixte ontan, gauzak gisa ontaz gertatu oi dira. Bakoitza bere aldetik ibilli nai ta iñor ezin bizi. Ia txinotarrak cohete ta satelite elkarganatzeko miraria egiten duten.

 

Uztailla'k 21. Don Quijote ta santidadea

 

      Ona Don Quijote zaldun ibilkorrak esandako gauzak, pralle ta laikoen santidadeari buruz (Bere gertakarien liburuan, bigarren zatia, bederatzigarren burua).

      — «Ezin guziak pralleak izan. Amaika dira, zerura eramateko, Jainkoak bere jarraitzalleentzat asmatu ditun bideak. Zalduntza erlijio bat da, doatsuak ere ba daude goian».

      — «Bai —erantzun Sancho jatorrak— bañan, entzuna daukadanez, zaldun ibilkorrak baña pralleak ugariago zeruetan».

      — «Zaldunak baño Eliza-jendeak geiago dira-ta».

      — «Ibilkorrak asko dira» —dio Sancho'k.

      Eta Don Quijotek:

      — «Asko. Bañan zaldun izena merezi dutenak, eskas».

      Betiko liburuak, beti egunekoak!

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es