Carlos Santamaría y su obra escrita
Asmogintza
Zeruko Argia, 111 zk., 1965-04-11
Gaurko egunean «planificación» deitzen duten jokabide berriak ots andiak jotzen ditu mundu guzian.
Ondo begiratzen bazaio berria dalakoan egikera ori, antziñatik ezaguna da. Ekonomiari buruzko arazoak bear bezela eraztea besterik ez da. Ontaz ez degu batere moda berririk ikusten.
Alabaña, gaurko gizonak antziñetakoak baño bide ta teñika txit eragilleagoak izaten ditu lurraren ondasunak maneatu ta antolatzeko.
Ori dala-ta organizazioren zienziak gure aroan garrantzi andia artu du ta «asmogintza» oso teñika bearrezkoa biurtu zaigu mota guzietako gaietan. Euskaltzaleak bere asmoak egiztatu nai ba dituzte, jokubide ta teñika berriei jo bear die nai ta naiez.
Artu dezagun, adibidez, euskeraren irakaskintza. Ortarako jokabide egokiak ez dira oraindik agertu, nere iritzi apalan.
Makiña bat jende badago eguneon euskera ikasi nairik, baiña askotan ikasbideak zallegiak izaten dira-ta ikasleak illabete gutxien buru aspertu ta lajatu.
Euskera ikastea eziñezkoa ote da oraindik?
Ez det uste. Prolema au batetik eta bestetik aztertu ondoan, amaika erabaki artu bearko lirake. «Métodos audiovisuales» deritzanak euskeraren irakaskintzari ezartzea, beste izkuntzetan egin dan bezela, oso komeni izango litzaioke euskerari, baita euskera erreztu bat asmatzea ere «ad usum Delphini».
Izan ere, onelako jokuari ekiteko, gaurko garaiak eskatzen dun eran, amaika gauza asmatu ta pentsatu bear dira aurrenetik. Diruaren kontuzko gauzak ondo begiratu, joku berri ontako berezilariak arkitu, zabaldundea bear bezela banatu, irakasleak prestatu ta beste orrelako gauza asko derrigorrezkoa izango da noski.
Ortan dago Asmogintza.
Bañan aitatu dedana adibide bat besterik ez da. Ori bezelako beste arazoak badaude ugari.
Euskera galdu zorian dagon errietan kontramartxa egiteko erak zear-zearo ta bana-banaka ezagutzea lanbide egikorra da-ta berari jo bearko genioke asmoz eta jakitez.
Or dezute beraz esaten degun planifikazioa.
Kijoteak, bai, bañan Kijoteak errealistagoak izan bear dira, iñor baino.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).