Carlos Santamaría y su obra escrita
Laño artean
Zeruko Argia, 97 zk., 1965-01-03
Lotsagarria da, irakurle maiteok, mundu goibela ta alaitasunik gabeko ontan, olertia ta olerkariak ain gutxi estimatuak izatea.
Ni ez naiz poeta, matematikoa baizik, bañan gaurko jendeek olertiari baño zientziari estima handiagoz begiratzen diotela esan bear dut.
«Poetak, besterik ez, poetak zerate zuek» esaten zigun, apalondo eder batean, euskal lanetan ibiltzen geranoi, oso nere adixkide dan injinadore batek. Eta «poetak» hori erabiltzean, berak bere erdeiñua ta mezpresa ezin eskutatu zezaken. Gero, bere pentsaera osatzeko, «oñak lurrean ondo ezarriak izan bear ditugu gizonok» jarraitzen zan.
Bai noski! Ez estutu, oñak ez ezik, gorputz osoa lurpean ezarriko digute beintzat ustegabe batean!
Bañan olertia ta olerkarien gañean zer iritzia dauka gaurko jendeak?
Askorentzat poesia lillura ta amets utsa da. Gure bizimodu ontan garaitzeko, alegia, dirua irabazteko, munduko atsegiñak gozatzeko, gizon-emakumeak bereganatzeko ta ahalmena irixteko, poesiak balio ez dula esan oi dute geienak. Joku alpertzat jotzen dute.
Giza eginkizunak alde batean ipintzen baditugu, poesia beste aldean jarri bear dala diote, tresna edo ume-jostallu izango balitzakean bezela. Irudimenezko usteak, zoroen asmaketak eta txakurraren ametsak besterik ez dira olerkarien etsaiek diotenez.
Askok olertia ta bertsoa nahasten dute. Beste askok olertia eta sentimentalismoa bat direlako ustean daude.
Noiz adieraziko diegu poesia gauza serioa ta benetakoa dala eta gure Gandiaga, Aresti ta amaika orrelakoak, lan ederra ta baliotsua egiten dutela? Errealitatearen egitura ezta, batzuek pensatzen duten bezela, jeometri tankerazkoa, baizik, nik sinisten dudanez, olerti itxurazkoa.
Bai jaunak, poesiak egiazko ezagutza bat —batzutan ere garrantzirik handienetakoa— ematen digu errealitatearen gañean, beste iñunbaitetik ezin atera dezakeguna.
Arrazoia gauza handia da, zalantzarik gabe, bañan, jaun oiek, Hegel'en mundua, arrazoiaz guziz maniatutakoa, ezta gure mundua, diabru guzien mundu bat baizik.
Olertia biziaren muiña da.
Olertia da, miñak eta atsegiñak eta dana itzaltzen zaigunean, gauza bakarra gelditzen zaiguna laño artean.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).