Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Bide bakarra

 

Zeruko Argia, 87 zk., 1964-10-25

 

      Liburu berri batean irakurria dedanez, 2796 izkuntza daude bizirik gaurko munduan, mintzakiak alde batera utzita. Kontu zeatz hori egitea zail xamar iruditzen bazait ere hor nunbait izango dira, dudarik gabe.

      Bieletadunak, alegia, beren artu-emanetan, bai etxean bai agirian, erreztasun berdiñarekin bi izkuntza erabilli oi dituztenak, mundu biztanle artean bitatik bat dira, dirudienez.

      Au ezta arrigarria. Adibidez, Aprika eta Ameriketan txit ugari dira jatorrizko izkuntzak itz egiten dutenek eta españolera, inglesa edo prantseraz batean mintzatzen direnak. Batez ere, orañarte menperatuta izan diran herritan, jendeek beren mintza zaharrei griña handia diete eta eskola ta alde guzitan berak enplegatzen dituzte. Izan ere, beren orañarteko nagusien izkuntzak (prantzesa eta inglesa geienetan) erabiltzen jarraitzea oso komeni zaiela nabaitzen dute-ta eskoletan bietaz, bereneraz ta besterenaz, balio oi dira. Hortan eztute batere eragospenik arkitzen, areago, bi izkeraz jabetze horrek, argi ta trebeagoak egiten omen ditu.

      Europan bertan uste baño ugariagoak dira bimintzetako gizon-emakumeak. Baita ere herri batzutan, Suiza bezela, askok iru izkuntzetaz mintzatzen dira aisetasun izugarriaz, neronek ikusia daukadanez.

      Hortan jokurik nagusiena eskolak egiten du, zalantzarik gabe. Gaurko eskolak eztu mintza bakarrakoa izan bear, baizik bimintzetakoa gutxienez. Hori maixu askok esango dizute mundu guzian.

      Jakintsu onek merezi dun errespeto guziaz, ez nator bat oraindik orain Donosti'ko egunkari batean Menéndez Pidal jaunak esan dunarekin, alegia, euskera gordetzeko ta salbatzeko eskolak balio eztula. Nere ustez, aldrebez esan bear da, euskera eriotzaren atzaparretatik askatzeko biderik onena edo, egia esateko, bide bakarra, eskola, dala, «Basati» adiskideak arrazoi askoz esan duan bezala.

      Nere Europa zearreko ibilketan aprikatar askotxo ezagutu ditut, apaizak naiz laikoak, batez ere Dahomey, Côte d'Ivoire eta Kongokoak, prantsez ederki mintzatzen ziranak. Galde egin diet bein beren jatorrizko izkuntzak ia erreztasun horrexekin itz egin izan oi zuten ere. Baietzeko erantzuna egin didate guziek eta bere izkerari dagokion bezela lantzeko ia nola konpondu diran nik orduan berriz ere galdetu.

      Nere adixkide beltzak esan didatenez, beren eskoletan gauzak oso ondo prestatuak daude hortarako ta, Kongo'n batez ere, gaur ikasi bear diran gai guziak ikasteko jokabide ta idazti bearrezkoak aspalditik eratuak izan dira baita erabilli ere. Aoa beteta utzi naute guk oraindik ezin asmatuaz ari gerana, aiek aspalditik antolatua dutela jakitean.

      Aientzat bielatako jokua munduko gauzarik naturalena da, txikitatik ikasketan bi mintzaeraz ari izan dira-ta.

      Estadoak benetan euskera salbatu ta sendotu baldin nai badu —eta nai bear luke, hori politika ona ta zuzena izango bailitzake nere iritziz— beste biderik eztu: merezi dun ohore guziekin, euskera eskolan sartzeko alegiñak egitea, ikasleak gaztelera ta euskera batean ondo landu ta sakondu ditzaken gisaz.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es