Carlos Santamaría y su obra escrita
Letra bat dala-ta eztabaida
Zeruko Argia, 86 zk., 1964-10-18
Etzaitezte bildur, ez daukat «h» izki famatuari buruzko eztabaidan sartzeko asmorik. (Esan dezagun, bidez, euskaltzaleen arteko onelako «aserredurak» kalterik besterik ezin ekarri dezaioketela euskerari. «Apaizen lixkarrak, deabruren jaiak»).
Ez noski. Beste letra baten inguruko auzi batekin natorkizute ontan.
Frantzi'ko kristau langille artean «c» zirtzilla batengatik zalaparta ikaragarria arrotu da aspalditxo ontan.
Jakiña dezuten bezela, Frantzian oso sindikato eder bat badago C.F.T.C. (Confédération française de Travailleurs chrétiens) izena duna. Langille-lagunarte au sortu zenean, 1920'n urtean, sortzailleak oso inki-manka ibilli ziran atzeneko «c» horri buruz.
Zer esanaia eman bear zitzaion «c» horri? «Chrétiens» ala «catholiques»? Kristauak ala katolikoak? Orduko koxka hortan zegoen. Sortzailleak «Kristau» izena jarri zioten azkenez sindikatorri eta oraiñarte horrela gelditu da. Beraz, ateak ahal geiena zabaldu ziran garai artan.
Orain ere, berriro sindikatuen ateak geiago zabaldu nai izango lituzteke langille askok. Izenetik «c» hori kendu eta «Confédération francaise de travailleurs» soillik utziaz. Batean, sindikatuaren ideolojia aldatuko bear litzake. Egunarte sindikatuak «sozial kristau dotriña» izan du oñarri. Aurrerantzean «personalismoa», alegia, giza-personaren libertadea ta eskubideak, oñarritzat artuko lituzteke.
Bi bideak oso ezberdiñak dira, jakiña. Lenengoak oñarri tinko eta ziurragoak ditu. Bide berritik, berriz, sindikatoak langille guziak, erlijio ezberdintasunik gabe, bereganatzen saiatuko lirake.
Eztabaida ontan, bi aldekoak ba dute arrazoi pixka bat. Bi aldetatik abantail ta eragospenak agertzen dira dudarik gabe.
«Mutatis mutandis», alegia, «aldatu bear dana, aldatuaz», au da konzilioaren koxkarik handiena ere. Gaurko munduaren aurrean zer egin bear du Elizak? Ateak zabaldu edo ateak atalagatu?
Geienek bigarrena pentsatzen dutela dirudi. Begira letratxo zirtzill bat jartzeak edo kentzeak noraño eraman gaitzaken.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).