Carlos Santamaría y su obra escrita
Jacques Leclercq, kanonigoa
Zeruko Argia, 77 zk., 1964-08-23
Aspaldiko adixkide agurgarria dedan Jacques Leclercq kanonigoak bere «La liberté d'opinion et les catholiques» izeneko liburu berria bialdu dit aste batzuek direla.
Liburu onen lenengo orrian, egille berak bere eskuz idatzitako itz hauek agertzen dira: «En souvenir du temps ou on discoutait ces problémes à Saint Sebastien».
Oroipen hau oso egokia irudi zait, katolikoen iritzi-libertadea ta beste onelako «gai izugarriak» bein baño geiagotan erabilli genituen, batere enbazorik gabe, gure «Donostiko Solasetan».
Bai argi ta garbi esaten zirala gauzak batzar haietan!
1947 urtean asi giñan, gudate mundiala bukatu berria zala «Conversacioak» antolatzen. Europa erdi ondatua arkitzen zan oraindik eta europarrak bildurrez beterik, errusitarrak lur legor guzia menperatuko zutelakoan.
Garai hartan lenengo aldiz etorri zitzaigun Jacques Leclercq jauna Donostira ta orduan egin nuen ere nik bere ezagutza.
Orain bezela, jakiña, oso gizon argia zan, beti irribera, zorrotza ta egiak esateko bildurrik gabekoa.
Solasetan jende oso jakite handikoa izaten zan eta, denak katolikoak izan arren, oso pentsaera ezberdiñekoak ziran. Zenbat iritzi ta asmo diferente artu ditezken Eliza barrenean lenengotik ikusi nezaken. Gerokoan, ori atzematea ikasgai oso ona izan zitzaidan.
Asi ziran bada «Conversacioak» ta, onelako batzarretan gertatzen dan bezela, izlari bakoitzak bere jokuari jo, besteei entzun ez nairik. Orri, ez dialogoa, baizik «sucesión de monólogos» esan oi nion nik. Eztakizute zenbat lan bear dan egin egiazko solas batera jendea eramateko. «Dialogue de sourds», bai, erruz arkituko dituzute munduan.
Beraz, gure Solasetan geienetan irugarren edo laugarren egunarte etzan benetako dialogorik asten. Ordun ere amaika «monologo» entzunda gero, alako batean, solas-kideak logale xamar zirela, «propuesta» batekin etorri zitzaigun Leclercq jauna, guziak bere onetik atera zituena.
Jacques Leclercq asi zan esaten hainbeste beartsu ta lander Europa ta mundu guzian ordukoan ziralarik, elizaren joia ta edergailluak saldu bearko lirakela ta haietatik bildutako diruarekin len bai len pobre ta beartsuei laguntza eman. Elizetako irudiak hainbeste urre ta zillarrezko bitxiekin jantziak agertzea, gizakumeak millaka goserik iltzen ziran bitartean, oso pekatu handia zala. Eta Elizari eskari hori egin bear geniokela. Ala mintzatu zan, gutxi gora bera, gure kanonigoa.
Etzenuteke sinistuko han arrotu zana!
Guziak asi ziran mintza-txanda eskatzen, teoloji aldetik, moral aldetik, lege-jakin aldetik ta eztakit zenbat ikusi aldetatik beren iritziak azaldu nairik. Prantzes geienak propuestaren alde zeuden. Españolak, berriz, oso kontra. Ura zan zurrunbilloa!
Azkenean, Douglas Woodruff, «The Tablet» zuzendaria danak, ateraldi guztiz ederra izan zuen, esanaz, maltzurkeri pixka batekin, hainbeste bitxi ta sari baliotsu batean salgai jartzea oso tratu txarra izango litzakela, prezioak bereala jetxiko baiziran ta diru asko galduko zala.
Ustegabeko erantzun hura entzutean solas-kideak aoa bete ortzekin gelditu ziran. Merkatari-arrazoi hoiek pixka bat «joku-kanpokoak» irudi zitzaizkien noski gizon agurgarri haiei.
Woodruff hura, bai erreminta ona!
Gai honek erremate ona izan zuen. Tartetxo batean, «Conversacioen» nagusiak, Gazteizko obispua izan zan Mons. Ballester'ek Leclercq jaunari bere propuesta erretiratu zezala eskatu zion, arren, ta honek, baietz erantzun, kristauen gogo ta biotzak esnatzeko bakarrik egin zuela ta oso pozik erretiratuko zuela.
Orduan ere, gaurko Konzilioan atarian giñan noski, guk ez jakin arren.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).