Carlos Santamaría y su obra escrita
Mastiaren billoba
Zeruko Argia, 69 zk., 1964-06-21
Badago Azkue'k bildutako igarkizun bat gutxi gora bera hau diona: «Amona, zango-makurra. Alaba, ederra. Billoba, dantzari». Igarri bezate irakurle igarzaleak izkutuko sendi honen izena.
Besteei —ikarketan ibilli nai eztutenei— neronek emango diet giltza. Gorputz oker-makurdun atsoa, mastia da. Bere alaba, emakume yayoa dalakoa, matsa. Ta azkeneko gazte lai-ederra, oso gure laguna izanik, bere izena esan bearrik ez. Laguna ez-ezik, etxean muturgorri hori, familiako bezela jotzen degu, bazkal-apal ordutan beti maian agertzen zaigu gure pozerako.
«Igo dala» esaten dute noizean bein etxekoandreek eta txikituzaleek. Nik, ordea, toki berean ikusten det beti.
Victor Hugo zeritzan idazlariak hau esaten omen zuen: «Ura, Jainkoak egin zuen noski. Ardoa, berriz, gizonak». Bañan ontan oker xamar zebillen prantzesa, nere ustez, urik gabe ardorik izango ez bailegoke. Bestela, galdetu dezaietela tabernariei.
Quevedo handiaren denboran ere, ardoa garestitu egin omen zan «Los Sueños» izena dun liburuan onela mintzatzen baizan: «Ezta egi bakarra ardolariek ardoa odeitaraño jaso dutena, odeiak ardotaraño jetxi arazi baizik, ainbesteraño berrori 'euritzen baidiote'. Baserritarra baño eurizalegoa izaten da tabernaria». Bai xelebrea benetan «bertsolari» sonatu hura!
Batzuek ardoa gauza herioa dala esaten dute, arrazoi handiz gero, eta hori erakusteko Bibliak ardoaren alde bein baño geiagotan itz egiten dula diote.
Egia da Liburu Sainduek irurogei ta amalau bider «ardoa» itza erabiltzen dutela. «Concordatiarum Manuale'n» egiztatua dedanez. Bañan beroiek ahazten dutena da Testamentuak hori baño geiagotan berreun da zazpi bider ura aipatzen dula. Hori ere kantatua daukat liburu hortan bertan.
Orain debalde aidea degu. Ezta gutxi, gizonok! Ardoa ere utsean izango bagenu, a zer poza kristauentzat!
— «Zer da libertadea?» —galdetu omen zioten bein ardozale bati.
— «Libertadea?... Ardoa debalde izatea!».
Satelite artifizialak baditugu gaurko jendeok. Bañan giza aurrerapena mirari hori egitea eztirudi oraindik posible.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).