Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Miñik gabeko gizona

 

Zeruko Argia, 62 zk., 1964-05-03

 

      Gandhi handiak «Hind-Swarâdj» izeneko liburuan, Sartaldeko Sendakintzari buruz oso gauza estimagarriak esaten ditu. Bere esan ta pentsaera zorrotzak burura etortzen zaizkit egun abetan, Beljika'ko sendagilleen oporra dala-ta.

      Zer esango luke Hipokrates antziñakoak berpiztuko balitz! Baliteke zenbait birau botatzea, gaurko Medikuntzaren egokera ikustean. Berak Jakinduri ta Apaizlan bezela jotzen zuena, teñika ta agibide aldatu zaigu noski.

      Opor onek esames askori bide-eman dio azkeneko asteetan. Geienak oporra gaiztetsi oi dute, jendearen ontasunari kalte egiten diolako, bañan badira ere beste iritzi batekoak, Beljika'ko Estaduak ez ote ditu mirikuak jornalari biurtu nai izan? Ortaz, beste langilleak bezela, beren eskubideak opor bitartez zaintzeko nor dira sendagilleak.

      Dana dala, eztabaida onen mamian sartu gabe, gure aldetik zer esana badegu: egia esan, gaxo kezkatientzat osagilleen oporra oso konbeni dala uste degu. Or dago gaxo irudikor edo irudipentsuentzako —ta millaka dituzute onelakoak gaurko egunean, herri zibilizatuetan— erremediorik onena: sendagillerik gabe arkitzea.

      Gaizki-esaleak diote baitaere iskanbilla au hasi ezkeroztik heriotz-kopurua gutxitu egin dala Beljika'n.

      Gaurko gizonak uste dute zientzia-aurrerapenak Herioaren atzaparretik libratu ditzakela, ta miñ ta heritasun guziak kendu ahal dizkiela.

      Ondoez-alditxo bat datorkienean, «sendagillea datorrela» diote bereala batez ere, ortarako pagatzea ez bada bearrik, oraingoan gertatzen dan bezela.

      Â«Betor sendaillea» ta zulatze edo iyezioak, bitaminak, sulfamidak, ta eztakit zenbat sendagai gañerakoak, agindu ditzaion, geiago baño hobeto.

      Zer bada, gizon zibilizatuak miñ-gabeko ta hillezkorra izan nai du, edo?

      Â«Egiazko osagilleak, gorputza baño arima geiago sendotu bear» —esaten zuen Jakinduri zarrak. Gaurko jendeak berriz aldrebes jotzen diola dirudi.

      Â«Sendagaiak geiegikeriz ta gaizki erabiltzeak borondatea xamurtu egiten du. Oitura kaltegarria izan ezkero, mirikuak miña kenduko dizu, bañan miñaren iturri dan biziorik, ez. Baldin miña kenduko ezbalizu, bizioa uzteko prest izango ziñake. Bañan sendagilleari esker, bizioan jarraituko ta gorputz-arimak ondatuko dituzu».

      Egia beti erdian dago, jakiña da. Bañan, ezin uka diteke Gandhi'k esan abetan, egiaren zati on bat dagola.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es