Carlos Santamaría y su obra escrita
Bixigu arrabak
Zeruko Argia, 58 zk., 1964-04-05
Unamuno maixuak bere «Vida de Don Quijote y Sancho» deritzan entsaioan kondatze zorrotz au jarri zigun. Gertatua ala asmatua dan eztakit... bañan sarritan auxe irakurtzean parragure —edo negargure— aundia etorri oi zait, gure artean olakoxe gauzak ikustean.
Dirudienez, Salamanca'ko probintzian «El Mosco» deitzen zioten alor-gizon dirudun bat bizi zan garai artan. Bere errikideak gizon aundizkitzat zeukaten, bere trebetasun ta adimenagatik, baita ere bere diruagatik, gertatzen oi dan bezela.
Urte askotan txit pobre izan zan, bañan, azkenean, zorion aldia iritxi omen zitzaion ta zenbait milloi erreal bildu zituen lanaren lanez.
Ordutik errege antzo, bere baserri ederran bizi zan beti asmaketa berriak arkitu nairik.
Bein batean «proeza quijotesca» bat —ala dio On Mikel'ek bere oiturazko geiegikeriarekin— egiteko ustea bururatu zitzaion: kantabriko itxasotik bixigu arraba moltzo bat arrantzale ezagun bati ekarri arazi ta bere landarean zegoen urtzulo batean bota zuen, bixigu-kume «txitaldi» eder bat sortuko zitzaiolakoan.
Nola izan zitekean legor-legorretako ur geza ta motel aietan bixiguak sortzea? Ur geldi oiek baño beste oso lasterragoak, bear dira ortarako, noski. Bañan —dio Unamuno'k— gizon arrek bixiguak ugaritzea merezi zuen bere sinismena ta itxaropen miragarriagatik.
Bai parabola bere-bizikoa, fedegabeko egun auetan. Amaika ondorengo ta ezarpen jakingarri atera litezke artik, sail mota askotan, baita nork bere kolkorako ere nai badu. Nik gauza bat bakarrik esango nizuteke.
Ontan bixiguak edo elerti-lanak azitzea berdintxo degula klima ta ura egokirik gabe, bixigurik eztago. Ez ta literatura orozko sonaturik ere.
Ezin-egotasuna, urduritasuna, egiazko jakin-miñarik ez badago, nola nai degu izpiritu-bixigu ederrak, Cervantes, Dostoiewski, Victor Hugo, Ibsen ta milla onelakoak, euskal aintziran sortzea?
Moises-i gertatu zitzaion bezela, guk ez degu ori ikusiko, bañan «El Mosco»'ren itxaropena izango bagenu baliteke geroako egun urruneko batean putzua itxas aundi aldatu ta euskal literaturaren jeinuren bat agertzea. Ori baño mirari aundiagoak egin ditu sinismenak.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).