Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Etxekoandrearen zenbaketan

 

Zeruko Argia, 47 zk., 1964-01-19

 

      Matematikari buruz iritzi oker asko ibilli oi dira. Matematikalari naizen aldetik zienzia ontaz zerbait esan nai nizuteke noizean bein nere DIZDIRETAN.

      Ontan eztago politikarik, ez erlijio-gaiarik, ezta ere «gaiztoa» izateko tentamenturik. Bat eta bat bi dirala, beste gauzarik ezbadiogu, etzaigu noski batere gaitzik gertatuko. (Aupa libertadea!).

      Badakit geienetan matematiketak legor ta ikasgaitzak iruditzen zaizkiola ikasleari. Bañan, beren mamia benetan atzeman dutenak, matematiketan, musikan bezela, olerki izkutu ta miragarri bat arkitzera iristen dira.

      Matematiketak ezin aldatuzkoak dirala sinisten dute batzuek. Ezta egia ori. Gañerako zienzia guzien antzera, berak ere Giza-edestiaren mugimenduari jarraitzen zaizkio beti. Ortarako aldaketa asko egin bear izan dira mendetan zear beren jokabidetan baita beren oñarrietan ere.

      Zenbaki gaietan makiña bat asmaketa arrigarri egin da aspaldi ontan. Joan dan mendeko matematika ez baizik beste bat oso ezberdiña sortu zaigu azkenetako amabost urte ontan.

      Nundik etorri da zienzia berri au? Nere ustez, batez ere «buru-elektronikoa» esaten duten tresna berri ori dalata.

      Gezurra badirudi ere makiña-pentsakiñ famatu orrek eragintasun aundia eman dio zenbakien zienziari bide berriak zabaltzeko.

      Bagenekien gauza bat orain berriro arkitu degu, alegia, matematika-jokabide ta algoritmo guziak bakar batera mugatu ditezkela: «kondatzea» izena dunera.

      Batuketatik ekuazione liferentzialetaraño, Zenbakisti, aljebra ta Analisis infinitesimalaren operazio guziak, ortxen, «etxekoandrearen zenbaketan», sartuak daude. Esan nai deguna badakizute: bat eta bat, bi, eta bat, iru, eta bat, lau, eta bat bost... neurri egokira eldu arte.

      — «Bai asmaketa arrigarria!» esango du agian norbaitek.

      Bai, bañan bereizte txiki bat badago ontan, makiña-pentsakiñak etxekoandre baño billoi bat aldiz ariñago kontatzen dulako. Gertaera onek matematika guziaren itxura aldatzen ari du oraingo egunetan.

      Lenago eziñezkoak zeruditen operazioak orain erreztasun larriaz egin ditezke. Berreun ez-ezagunen ekuazio-sistemak erabiltzen dira gaurko egunean batere eragospenik gabe.

      Bañan, batez ere, orain «Monte Carlo» izena dun egipide berria degu, kontatu operazioa beste gauzarik eztala. Buru-elektronikan prolema bat sartzen badezute, makiña-pentsakiñ berak, ariñ baño ariñagoa, millaka ta milloika bearrezko saio ta billaketak egingo dituzute erantzunera eldu arte.

      Jokabide ortarako ekuazio liferentzialak ta beste onelako giza-adimenaren aldamioak erabilli bearrik ez da.

      Gauza bakar bat, «Kondatzea», jakin bear du buru-elektronikak. Begira nundik, zienziaren aurrerapenak, gauza bakun ta errezetara berriz eramaten gaitun.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es