Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Marmarraka

 

Zeruko Argia, 42 zk., 1963-12-15

 

      Bizi luzea ta lasaia, naiz ta argigabekoa ala bizi laburra ta sonatua bietatik zein naiago zuen galdetu omen zioten sasi-jakintsuak Akiles gudari grekotar famatuari.

      Akiles'ek bigarren bidea autatu ta milla arrigarrizko lan eginda gero, oraindik gizon gaztea zala, gloriaz josita ill zan Troia'ko iri-muruen aurrean. Gertari arren nolakoa berririk badakizute guziak: Akiles'ek orpoa ez izanik gorputz osoa ezin zauritukoa zuen, bañan Paris izeneko gudari troiatarrak dardai pozoinatu bat bota ta orpoan bertan eman zion. Ala il zan antziñako helenotarren arteko buruzagi famatuena. Garaipena etzuen ikusi berak, bañan Troia helenotarren eskutan erori zan ta Akiles'en egite andiak etziran iñoiz ere aaztu eguneraño.

      Orain ere bi bala dun-dun faltsuak Kennedy lendakari aundiari arnasa kendu diote bizi laburra ta ospetsu baten ondoren. Etsai iskutu batek galburu eldu antzo bere egunak itzundu ditu bañan bere izena ate zabal zabaletik sartu da Giza-Edestian ta «letra aundiekin» idatziko da emendik aurrera liburuetan.

      Egia esan ango ta emengo guda zaleak ez diote iñoiz barkatuko sortaldetarrekin onartuaz jokatu ta Krutxef bereganatzen saiatzea. Kuba'n, Berlin'en, Asia'n ta alde guzitan Kennedy'k bere pakezko politika baño beste txit gogorragoko bat egin zedin naiago izan zutekean. Mundu guzia ankaz gora lotatzea bost ajola zaie bere naikeria egitekotz.

      Orrengatik Kennedy komunistatzat salatzen dute beren kolkorako ta gerta liteke ere —iñork ez jakin arren— bere eriotzaren erdikide izatea.

      Oraingoz jende oiek marmarraka dabiltzate pentsatzen dutena esatera ausartu gabe. Bañan nere ustez laster suspertuko dira ta bere egiazko pentsaerak argi ta garbi azalduko dute bai Kennedy bai Joan XXIII'ri buruz.

      Ez gaitezen lilluratu. Gudazale, errazista ta oietakoak ugari dira munduan. Etorkizunean Kennedy'n segizaleak estropo asko arkituko dute noski bere bidean.

      Dana dala joku berorri ekin bear diogu borondate oneko gizon guziok beste biderik ezbaidago guretzako.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es