Carlos Santamaría y su obra escrita
Aurrerontz ala atzerontz?
Zeruko Argia, 24 zk., 1963-08-11
Aita Intxausti'k «Egan» deritzan agerkarian azkeneko gudatetik sortu dan philosophiaz ederki mintzatzen zaigu bere betiko idaz-tankera liraiñean. «Gizona urduri altxa da trintxera zuloetatik». Zienzia-aurrerapenaren jauregia ondatutakoan etorkizun-bidea garbitu egin zaigu-ta gaurko garaian «ezarian ezarian bagoaz Jainkoaganaiño». Oraingo pentsamendua ori baiño askoz naasgarrigoa da, nere ustez.
Adibidez, positibismoa eztago ondatuta, ez il-zorian, batzuek jotzen duten bezela. Comte ta Spencer'en sistema zarren garra ezta itzali iñolaz ere, Marx'ek piztutakoa iñoiz baiño pizkorrago baitegu gaur. Marxismoaren kanpo arrazoi-pentsaera burgesak ere, Brunschwig ta Husserl'en antzo, makiña bat maixu ta segitzaille ospetsu badauka noski.
Zientizismoari buruz zein ausartuko litzake esatera bereak egin dula? Jende-samalda, naiz sartaldetarra naiz sortaldetarra, aurrerapenaren mirari berrietik zintzilika dago beintzat. Zozokeri galanta!
Erlijio pentsaera aurrera badijoa ezetizismua ere sekula baiño indartsu ta zabalduagoa degu oraingoan.
Egia esan, gaurko munduak milla bideri batean ekin, eta guzietatik aurrerakada larriak egiten ditu. Gogo guzitarako predikak franko entzun ditzake eta predikazailleak nork bere ideia garai ateratzear dala esango dizute. Gure mendean mundua gaiztotu edo ondu ote dan ezin jakin dezakegu bañan gauza bat badakigu segurrik: aunditu dala ikarakarriro alde guzietatik.
Gäetan Picon deritzan idazlari prantzesak dio arrazoi askoz «gaurko pentsamendua krisisen dagon mundu baten dizdira dala». Ondorena da guziak dakizuten naaspilla ederra.
Mozkor-lozorroan bezala aurrerontz edo atzerontz ote gabiltzan iñork eztaki: baliteke biak batera izatea eta noiz ere dunba egitea gure mundu ero onek.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).