Carlos Santamaría y su obra escrita
Gipuzkoaren...
Zeruko Argia, 13 zk., 1963-05-26
Gipuzkoa ez dute Diru-etxeak eta Industriak bakarrik osatzen, baita ere arrantzaleak eta baserritarrak. Baserriari laguntasuna eman bear zaio denborak eskatzen duten egokitasunean bizi dedin, bear-bearreko gaia baita, balorerik eta garrantsirik— inportantzirik —aundieneko instituziño bat. Baserriari eskerrak bakar-bakarrik bizirik iraun ahal izango dute gure baitan mendez-mende eta belaunez-belaun gureganatu zaizkigun norgere baloreak.
Berriro ere esan dezagun baserria ez dela garrantsi gabeko partea edo folklore apaingarri soil bat, Gipuzkoar arimaren osagarririk bearrenetakoa baizik.
Beste ainbeste esan dezakegu arrantzaleez eta mariñelez. Bearrekoa da ogibide ontan ari direnen etorkizunari segurantzi bat ematea, gipuzkoar izpiritua ainbat zaildu duen itxasorako joera onek izan dezan iraupen eta obetuz joan dedin bere azibidean.
Esan dezagun bein eta berriro, materiazko aurrerapena ezpa'dijoa lagundurik izpirituzko aurrerapen anaitzakoaz, ongarri izan bearrean, kaltegarri izan ditekela benetan eta ondorenik txarrenak ekarri ditzakela.
Gure iritzia da, beraz, Probintziaren geroko demografiaz, urbanismuaz eta ekonomiaz egiten ari diren estudioak alde batera utzi gabe, gure agintariak saiatu bear luketela ere egiazki Gipuzkoa'ren euskal-izpiritua salbatzen. Onela, Probintzia'ri azitzeko, umotzeko —zoritzeko— eta garatzeko egalak moztu gabe, bere kondairari fidel izaten jarraituko baitu eta asabengandik jasotako nortasun bereiziari eztio ukapenik emango.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).