Carlos Santamaría y su obra escrita
Europako merkatuaren iru jo-mugak
Zeruko Argia, 7 zk., 1963-04-14
Europako merkatu osotua ardura aundiko arazoa degu une ontan.
Ez da gauza samurra jakitea antolamendu ortan geu sartuko geranik ala ez, bañan, zor edo lor, ardura aundiaz begiratu bear degu.
Prantziak Ingalaterrari ezezkoa eman zion ezkero Europako jokua motel xamar gelditu zala zirudien.
Bañan Bruselazko antolatzailleak itxaropenik galdu gabe euren lana ixilki ta sendoki jarraitu dute.
Egia esan, eginkizun ori ez da errezenetakoa, askotxo baitira gai ontan menderatu bear diran egitekoak.
Nolanai ere, merkatu osotuaren orpoa sal-eroste eta sartze-ateratzeko erreztasuna izango da nai-ta naiez.
Beraz, merkatu orren lenengo elburua degu Europa guzian barrena erosgaiak eta salgaiak libre ibiltzea.
Onelako mugimendua asiera emateko iñorrentzat kalterik gabe geldiro ibiltzea bearra da, komerzioarekiko artu-emanak amaika arpegi baitituzte. Ekonomizaileak olako aldakuntzak arrisku aundia dutela sobera badakite.
Orrengatik aduanako eskubideak begiramen aundiz kendu edo gutxitu bear dira.
Zuzenlariak diotenez, sail ontan eragozpen aundienak goitituak izan dira.
Laster ikusiko degu, agian, edozer tresna Beljikan edo Italian moldatuta, Prantzira edo Alemanira aduanetatik osoro libreki bialtzea eta an bertan batere zergarik gabe garbitzen. Eta nekazaritzaren emaitzekin eraberean.
Merkatu osatuaren bigarren xedea izango da langilleak trabarik gabe Europa guzian an-emenka ibiltzea eta lan egitea. Ogi bide billa nora-nai joate-etortzea eta nai duten tokian kokatzea.
Jakiña, Europako baztarretan jornalak ezberdiñak dira ta baliteke nausi edo enpresa batzuek ezberdintasun oiek lana merkeagoa artzeko aprotxatu nai izatea. Ontan ere kontuz ibilli bear dute antolatzailleak.
Areago, erri bakoitzean langille kanpotarrei, segurantza sozialak eta beste eskubideak eta serbitzuak ezkeiñi bear zaizkie. Gauza asko ta guzia bat batean ezin apaindu diteke.
Azkenean, merkatu berriak beste eskukotasun mota bat ekarri nai du: kapitalak eragozpenik gabe, nunnai eta nolanai jarri aal izatea.
Itz gutxitan esateko; Europako merkatua iru oñarri auen gañean eraiki bear da: jende, sal-erosgai eta diruen mugimendu askatasunaren gañean.
Iru jo-muga auek irixteko bidea lutzetxo agertzen zaigu.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).