Carlos Santamaría y su obra escrita
Jinebran, joku motela
Zeruko Argia, 4 zk., 1963-03-24
Desarmeko alkar-izketa, «amazazpietakoa» deritzaiona, jarraitzen da Jinebran, arrastaka ta batere garrik gabe.
Azken auetako egun batean, lendakari biak, amerikatarra, William Forster, eta errusitarra, Tsarapkine, batzarra utzirik beren etxetara joan dira, alkar-izketa au ezertarako izango eztalakoan oraingo pauso ontan beintzat.
Joan baño len bi politiko-gizonak alkar jardun izan dute geroko jokabideari buruz. Solas onen ondoren len baño illunago gelditu dira biak.
Erabaki batera eltzeko itxaropena ez da ala ere osoro galduta, agian biar edo etzi egokera aldatu bailiteke.
Korapilluen iturburu nagusiena eztago teñika-gaietan. Zeñek eta nola aztertu bearko dituzten Estaduen armamenduak, zenbat azterketa antolatu urteka, iru, errusitarrak ezkeñi bezela edo zortzi ameriketarrak eskatzen dituzten legez, eta beste onelako galdekizunak ondorengoak dira-ta.
Orain falta dana da egiazko borondatea, antolamenduren bat irixteko naia.
Joan diran egunetan tartekoak —neutralak edo «non alignés» orain esan oi dan bezela— aterabide batzuek asmatu arren, alperrik egin dute beren jokua. Egia esan bi aundiak ez dute oraindik alkar konpondu nai.
Inglaterran, laboristak, borondate guziak bateratu naiaz, iru kondizio jarri dituzte. Lenengoa izango zan emendik aurrera urtero bost armamendu-azterketa egitea. Areago sei urte barruan armamendua erdi batera gutxituko litzake eta atomo-iskillurik gabeko eskualde aundi batzuek antolatuko lirake.
Bere aldetik, otsaillaren azken egunetan, Errusiak asmoa bota zuen, OTAN eta Barsobia-Elkartasunaren arteko «oldargabeko» tratu bat egiteko. Asmo au onartu ezkero iskillu berri guziak kendu eta eztabaidak ONU'n atondu litezke.
Bañan sartaldetarrak erantzun zuten ezetz, tratu onek ayei baño errusitarrei abantailla geiago ekarriko ziela.
Auzi ontan beste askotan bezala, alde bietakoak besteen errua dala diote alkarri.
Ainbeste aitzakiekin argi ta garbi egiztatu al izan da iñork ez dula lardaska ontatik atera nai, ez amerikatarrak ez errusitarrak.
Tarteko erriak illun xamar gelditu dira beren bitarteko lana obe bearrez egin arren orain arte ezer ere erdetsi eztutelako.
Bañan alare jo ta jo jarraituko dute Jinebran. Askotan arazo mota onetan, bat batean garbitu oi da odei ertzea.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).