Carlos Santamaría y su obra escrita
Atomo-bonba dala ta Sartaldetarren arteko istillua
Zeruko Argia, 3 zk., 1963-03-17
Azkeneko 18'garren abenduaren azalketan Kennedy Jaunak erakutsi zuen bere gogoaren barnea, atomo armamentuari buruz: ezin ditekela Estadu guziak atomo bonba eukitzea eta Sartalde munduan Ipar-Amerikak baizik ez dula izkillu berria euki bear, bestela sartaldea argalduko dalako.
«Prantzesak bere 'arme de frappe' sortu nai badute, sortu dezatela —esan zuan Lendakariak—. Orrek ez digu ajolarik. Guretzako korapillua jakitea da Amerikatarrak bai Prantziari, bai Italiari, ta bai gero Alemaniari eta Beljikari eta beste guziei lagundu bear badiegu Atomo-Estaduak izan ditezen».
Azkeneko astetan eskeintza batzuk egin omen ditu —bereziki Estadu— askotako indarra, «fuerza multilateral» erderaz deritzaiona. NATO'ren eskuetan izango zala bañan itz aitatuak bere egiazko ustea ondo-xamar azaltzen dutela dirudi.
Ameriketar eta bere lagunen arteko eztabaida guzi abek, atomo-izkillu berrieri buruz, garrantzi aundia bide dute gure aroaren ikurra, noruntzkoa ta etorkizuna ezagutzeko.
Aro berri batera sartuta edo sartu zorian gerala egia baldin bada —eta asko dira ontaz datoztenak— aldakuntz orokar onen kausa aundienetako bat degu atomo-izkillu berri ori.
Sei-zazpi mende badira zizpa ta kañoi asmatu zirala ta asmaketa auek parte aundia izan zuten Aro modernuaren etorreran, danak dakiten bezela.
Orduan ere guda-izkillu barriak oso garestiak ziran eta aberatsenetako errege ta jaunak bakarrik erosi zitzaketen. Beste erri-buruzagi txikiagoak ezpata ta dardaiaz beste gaberik konpondu bear zuten ta aien menpeko gelditu ziran bereala.
Onela aalmen politikua esku gutxi batzuetara eldu ta gaurdaño iritxi diran Europa'ko Estadu aundiak sortu ziran.
Gaurko nazio-arteko egoera onelako bidetatik dabil.
Atomo-bonba garesti baño garestiago da. Amerikak bederatzireun milla milloi pezta, aurten bakarrik gastatuko ditu ontan, McNamarak, bere Ann Arbor'en itzaldian esan zuan bezela. Ingalaterra, Prantzia ta beste Sartaldeko Estaduak ezin jarraituko zaizkiote onelako lasterketan.
Emendik aurrera bi edo iru Estadu bakarrik armamentu berri ori iritxiko aldute. Eta atomo-bonbarik gabe ez da egiazko jabetasunik izango.
Izan ere, Atomo-Estadu oiek ez dira geldituko osoro munduko nagusiak. Indartsuenak badira ere, ezin egingo dute nai duten guztia, iñoiz baño gaur geiago erriak alkarganako bearra dutelako.
Ez dakigu nola izango dan ondorengo mundua. Gauza segur bat dakigu: soberanien joku zarrak ez dula emendik aurrera balio izango. Biarko munduak bestelako itxura bearko du eta beste moduz izango da plomatua.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).