Irakasleak
AINIZE SARRIONANDIA PEÑA
- Ezagutza arloa
- Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
- Saila
- Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ainize.sarrionandia@ehu.eus
Psikologian lizentziaduna (2010) eta doktorea (2015) UPV/EHUn (Sari Bereziarekin). Tesian zehar lau hilabetetako egonaldia Belgikako “Université Catholique de Louvain”an. UPV/EHUko irakasle 2015etik. Gasteizko eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan irakasle (bai graduan baita postgraduan ere) 2015-2016 ikasturtean. Egun irakasle atxikia Psikologia fakultateko Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoak sailean.
7 ikerketa proiektutan aritu da. Egilekide hainbat argitalpenetan: 10 artikulu zientifiko eta 5 liburu kapitulu. 10 ekarpenetik gora estatuko eta nazioarteko biltzarretan. 20 GRALetik gora zuzenduta psikologia eta kriminologia graduetan. Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: adimen emozionala, esku-hartze programak, hezkidetza eta gurasotasunari erlazionatutako burnouta. Parekideek errebisatutako aldizkarietako errebisorea. Adimen emozionalaren inguruko tailerrak eta hitzaldiak eman ditu beste fakultate, unibertsitate eta erakundeetan. UEUk antolatutako “Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan” online ikastaroa eman du azken urteetan zehar.