Alemanezko Idatzizko eta Ahozko Adierazpena25584
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Filologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Alemana
- Kodea
- 25584
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
ALEMANEZKO IDATZIZKO ETA AHOZKO ADIERAZPENA Aleman Filologiako Graduaren bigarren mailako derrigorrezko irakasgaietako bat da. “Alemana” moduluaren barne kokatzen da eta ALEMAN AKADEMIKOA irakasgaiaren jarraipena eta sakontzeko modu gisa ulertzen da.
Irakasgai honetan lan akademikoa antolatzeko behar den tresneria garatzen da, hau da, ahozko aurkezpenak eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (HEEMB) B1.2 mailako idazlanak. ALEMAN AKADEMIKOA irakasgaiak tresneria hau HEEMBaren C1/C2 mailaraino sakontzeko balio du.
Irakasgai horretan gaitasunez parte hartzeko, Alemana I eta II irakasgaiak gaitasunez amaitu behar dira. Era berean, Alemana III irakasgaia gaitasunez gainditzea gomendatzen da.
Irakasgai honetan garatuko den lanari esker ikasleek gizarteko gai orokorrei eta norberari interesatzen zaizkion gaiei buruz ahoz eta idatziz behar bezala adierazteko gaitasuna izango dute.
Moduluaren gaitasunak (Alemana)
M02CM2 - Ahozko eta idatzizko estandarretan, hainbat iturritako informazioa eta argudioak berreraikitzea, eta modu koherente eta laburtuan aurkeztea (G005 eta G006).
M02CM03 - Naturaltasunez adieraztea, bai ahoz bai idatziz, jariotasun handiz eta esanahi ñabardura txikiak bereizteko moduko zehaztasun mailaz, baita egoera eta testuinguru bereziki zailetan ere (G001 eta G006).
Tituluaren gaitasunak (Filologiako gradua)
G001 – Hizkuntza tresna gisa erabiltzen ikastea, eta horri lotutako askotariko testuak (orokorrak, akademikoak eta espezializatuak, sormenezkoak eta artistikoak) sortzeko eta ulertzeko gaitasuna eskuratzea (MEC1, MEC2, MEC3, MEC4).
G005 – Une oro ikasteko eta eguneratzeko gai izatea, eta bakarka zein taldeka arazoak aurkitu eta horiei aurre egitea, norberaren proiektu akademiko eta profesionala dibertsitatean eta kultur aniztasunean oinarrituta garatzeko (MEC2, MEC3, MEC5).
G006 – Informazio filologikoaren (bibliografiak, datu-baseak eta beste iturri batzuk) bilaketa, ebaluazio kritikoa eta kudeaketa egiteko gai izatea, bitarteko tradizionalen eta IKTen bidez (MEC3, MEC4, MEC5).
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Aurretiazko baldintzak:
Alemana I eta II
Entzutea
Diskurtso argi eta arrunt batean, ideia nagusiak ulertzea eguneroko gaiak hizpide direnean, hala nola unibertsitatean gertatutakoak, aisialdiari lotutakoak, etab.
Ideia nagusia ulertzea, irrati edo telebista saio askotan eta egungo gaiei edo interes pertsonal nahiz profesionaleko gaiei buruzko ahozko aurkezpenetan, artikulazioa astiro eta argi egiten denean.
Irakurtzea
Eguneroko edo lanari lotutako hizkera arruntean idatzitako testuak ulertzea. Gutun pertsonaletan deskribatutako gertaerak, sentimenduak eta desirak ulertzea.
Hitz egitea
Solasaldi batean naturaltasunez parte hartzea, interes pertsonaleko edo eguneroko bizitzako gaiei buruz hitz egiten denean (esate baterako, familia, zaletasunak, lana, bidaiak eta egungo gertaerak).
Hitz egitea, oharren laguntzaz, intereseko eta lan arloko gaiei buruz.
Bizipenak eta gertaerak, ametsak, itxaropenak eta anbizioak deskribatzea.
Iritziak eta proiektuak labur azaltzea eta justifikatzea.
Istorio edo kontakizun bat edo liburu nahiz film baten gertakizuna narratzea, eta nire erreakzioak deskribatzea.
Idaztea
Gai ezagunei edo interes pertsonaleko gaiei buruzko idazlanak egituratzeko gai izatea, modu logiko eta koherente batean.
Maila zientifikoa
- Feedback arauak ezagutzea eta aplikatzea: besteak eta nork bere burua ebaluatzea.
- Nork bere idazlanen akatsak aztertzea, berrikustea eta zuzentzea.
- Lanak entregatzeko datak eta beste akordio batzuk betetzea.
- Hainbat bibliografia iturri ezagutzea.
- Bibliografia bat egiten jakitea.
- Iturri fidagarriak eta ez-fidagarriak bereiztea.
- Argumentatzean erabilitako zuzeneko eta zeharkako aipuen, datuen eta adibideen jatorria adieraztea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. gaia Irakurtzeko teknikak: irakurketa sekuentziala, selektiboa eta puntuala.
2. gaia Informazio esanguratsua ateratzea: aipuak bilatzea eta aukeratzea. Hainbat iturritako informazio esanguratsuena laburtzea eta ateratzea.
3. gaia Lana egituratzea: lan baten egiturazko zatiak ezartzea.
4. gaia Lanaren idazketa: idatzizko adierazpena, ideien garapena eta argudiatzea. Ortografia, gramatika eta estilo (erregistro) zuzentasuna.
5. gaia Lanaren ahozko azalpena: teknika erretorikoak, ahoskera eta intonazioa. Gramatika eta estilo (erregistroa) zuzentasuna.
6. gaia Ondorioak: ondorioak ateratzea eta ahoz defendatzea: argudiatzea.
7. gaia Zuzenketak: hizkuntza, forma eta eduki zuzenketak.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honetan ezinbestekoa da ikaslearen parte hartzea. Aipatutako gaitasunak lortzeko, banakako, binakako eta taldekako lanak egingo dira, baita gramatika ariketak ere. Era berean, ikasleak "akatsen bidez ikasteko" metodologiaren bidez garatuko ditu bere gaitasunak; hau da, ahozko aurkezpenen bidez eta bi aldiz entregatu beharreko idazlanen bidez: lehendabizi zirriborroa, eta gero behin betiko bertsioa, irakasleak zuzenduta eta ebaluatuta.
Horrez gain, ikasleak ikasturte amaierako lana egin beharko du, modu autonomoan eta eskolan landutako gaiekin bat etorrita, eta horretarako ados jarriko da irakaslearekin; alegia, testua negoziatuko du, zirriborroak trukatu eta berridatziko ditu, aldaketak egingo, probak zuzenduko, etab.
Aurrez aurrekoak ez diren orduetan, ikasleak B1 mailako irakurketak egin beharko ditu nahitaez.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
- Ahozko defentsa (%): 15
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
- Portfolio (%): 40
- Eskoletara eta lanak egitea (%): 5
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgai honen abaluazioa mistoa izango da, eta zati hauek izango ditu:
1. Ebaluazio etengabea (55%)
a) Banakako lanak:aurkezpenak, idazlanak (% 45)
Aurkezpenaren edukia
Aurkezpenaren koherentzia (egitura, testu arteko konexioa).
Adierazpen maila (erregistroa, barietatea, hiztegiaren erabilera).
Gramatikaren erabilera (sintaxi, ortografia, etab.).
Ahoskuntza eta intonazioa
b) nahitaezko irakurketa: 10%
c) Eskolara joatea, gutxienez % 75era, eta lanak egitea (% 5)
2. Azken ebaluazioa:
Azken ebaluazioan, alde batetik, banakako idatzizko lan bat egin, eta azken probaren egunean entregatu beharko da: % 25
Ebaluazio irizpideak:
- Aurkezpenaren edukia (hipotesiaren garapena eta adierazpena, argudiatzea, sakontasuna, izaera zientifikoa, iturrien kalitatea).
- Aurkezpenaren koherentzia (egitura, testu arteko konexioa).
- Adierazpen maila (erregistroa, barietatea, hiztegiaren erabilera).
- Gramatikaren erabilera (sintaxia, ortografia etab.).
- Proiektuaren planifikazioa eta garapena (lanaren zirriborroak entregatzea, tutoretzetan parte hartzea, etab.).
- Alderdi formalak.
Bestalde, ikasleak ahozko azterketa bat egin beharko du. Hain zuzen, aurkezpen bat egin beharko du, eta eskolan landutako gai bati buruzko eztabaida bat bikoteka: % 15
Ebaluazio irizpideak:
- Aurkezpenaren edukia (hipotesiaren garapena eta adierazpena, argudiatzea, sakontasuna, izaera zientifikoa, iturrien kalitatea).
- Aurkezpenaren koherentzia (egitura, testu arteko konexioa).
- Adierazpen maila (erregistroa, barietatea, hiztegiaren erabilera).
- Azkartasuna eta gramatikaren erabilera (sintaxia, ortografia etab.).
- Ahoskera eta intonazioa.
- Proiektuaren planifikazioa eta garapena (lanaren zirriborroak entregatzea, tutoretzetan parte hartzea, etab.).
- Alderdi formalak (Powerpoint eta Handout).
Ikasleek, irakasgaia gainditzeko, arrakastaz gainditu beharko dituzte hiru zatiak (ebaluazio etengabea, idatzizko azken proba eta ahozko azken proba). Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.
Azken ebaluazioa eskatzea
Ikasleek azken ebaluazio sistema izateko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio sisteman parte hartu duten ala ez albo batera utzita. Kasu hortan ebaluaketa ahozko azterketa (notaren %15) eta lan idatziaren (notaren %85) bidez izango da, eta horrela lor dezake ikasleak notaren %100.
Horretarako, ikasleek etengabeko ebaluazioari uko egiten diotela adierazi beharko diete, idatziz, irakasgaiaren irakasle arduradunei, 9 asteko epean, lauhilekoko irakasgaien kasuan, eta 18 asteko epean, urteko irakasgaien kasutan, ikastegiko egutegi akademikoaren arabera lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik zenbatzen hasita.
Deialdiari uko egitea
Ikasleek ebaluazio deialdiaren uko egitea idatziz aurkeztuko diote irakasgaia ematen duen irakasleari, dagokion irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdiaren ebaluazioan, ahozko aurkezpen bat egin (% 15) eta idazlan bat (% 85) entregatu beharko da, eta, bi horiek batuta, ikasleak notaren % 100 eskuratuko du.
Ebaluazio irizpideak:
- Aurkezpenaren edukia (hipotesiaren garapena eta adierazpena, argudiatzea, sakontasuna, izaera zientifikoa, iturrien kalitatea).
- Aurkezpenaren koherentzia (egitura, testu arteko konexioa).
- Adierazpen maila (erregistroa, barietatea, hiztegiaren erabilera).
- Gramatikaren erabilera (sintaxia, ortografia etab.).
- Proiektuaren planifikazioa eta garapena (lanaren zirriborroak entregatzea, tutoretzetan parte hartzea, etab.).
- Alderdi formalak.
Bestalde, ikasleak ahozko azterketa bat egin beharko du. Hain zuzen, aurkezpen bat egin beharko du, eta eskolan landutako gai bati buruzko eztabaida bat bikoteka: % 15
Ebaluazio irizpideak:
- Aurkezpenaren edukia (hipotesiaren garapena eta adierazpena, argudiatzea, sakontasuna, izaera zientifikoa, iturrien kalitatea).
- Aurkezpenaren koherentzia (egitura, testu arteko konexioa).
- Adierazpen maila (erregistroa, barietatea, hiztegiaren erabilera).
- Azkartasuna eta gramatikaren erabilera (sintaxia, ortografia etab.).
- Ahoskera eta intonazioa.
- Proiektuaren planifikazioa eta garapena (lanaren zirriborroak entregatzea, tutoretzetan parte hartzea, etab.).
- Alderdi formalak (Powerpoint eta Handout).
Ikasleek, irakasgaia gainditzeko, arrakastaz gainditu beharko dituzte bi zatiak (ebaluazio etengabea, idatzizko azken proba eta ahozko azken proba). Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.
Deialdiari uko egitea:
Deialdiari uko egin nahi izanez gero, nahikoa izango da ikasleak azken probetara (idatzizkoa eta ahozkoa) ez aurkeztea.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak prestatutako materialak
Hiztegi elebakarra, esate baterako:
Deutsches Wörterbuch (2002). Wahrig, Gerhard & Burfeind, Renate (Hrsg.). Gütersloh / München: Wissen-Media-Vlg.
Duden Deutsches Universalwörterbuch A-Z auf der Grundlage der amtlichen Rechtschreibregeln (1996). Drosdowski, Günther & Wermke, Matthias (Hrsg.). Mannheim: Dudenverlag.
Langenscheidt-Großwörterbuch Deutsch als Fremdsprache (2003). Götz. Dieter (Hrsg.). Berlin / München: Dudenverlag.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Eco, Umberto (2007): Wie man eine wissenschaftliche Abschlußarbeit schreibt. Doktor-, Diplom- und Magisterarbeit in den Geistes- und Sozialwissenschaften. Stuttgart: UTB
Esselborn-Krumbiegel, Helga (2008): Von der Idee zum Text. Eine Anleitung zum wissenschaftlichen Schreiben. Stuttgart: UTB
Karmasin, Matthias/Ribing, Rainer (2012): Die Gestaltung wissenschaftlicher Arbeiten. Stuttgart: UTB
Mehlhorn, Grit (2009): Studienbegleitung für ausländische Studierende an deutschen Hochschulen. München: Iudicium.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Alt, Jürgen August (1994): Miteinander diskutieren. Eine Einführung in die Praxis vernünftiger Argumentation. Frankfurt/M.
Becker, Howard S. (1994): Die Kunst des professionellen Schreibens. Ein Leitfaden für die Sozial- und Geisteswissenschaften. Frankfurt/M.
Corsten, Hans/Deppe, Joachim (2002): Techniken des wissenschaftlichen Arbeitens. Wege zum erfolgreichen Studieren. München, Wien, Oldenbourg.
Kruse, Otto (1993): Keine Angst vor dem leeren Blatt. Ohne Schreibblockaden durchs Studium. Frankfurt/M./New York.
Meehan, Eugene J, (1992): Praxis des wissenschaftlichen Denkens. Ein Arbeitsbuch für Studierende. Hamburg: Reinbek.
Moennighoff, Burkhard/Meyer-Krentler, Eckhardt (2007): Arbeitstechniken Literaturwissenschaft. Stuttgart: UTB.
Sittig, Claudius (2008): Arbeitstechniken Germanistik. Reihe Uni-Wissen Germanistik. Stuttgart: Klett.
Stary, Joachim/Kretschmer, Horst (1994): Umgang mit wissenschaftlicher Literatur. Eine Arbeitshilfe für das sozial- und geisteswissenschaftliche Studium. Frankfurt/M.
Aldizkariak
Interes orokorreko aldizkariak:
- Deutsch Perfekt
- DE Magazin Deutschland
- Kulturaustausch. Zeitschrift für internationale Perspektiven.
- Zeit Campus
Aldizkari zientifikoak
- Fachdienst Germanistik. Sprache und Literatur in der Kritik deutschsprachiger Zeitungen.
- Jahrbuch für internationale Germanistik
- Zeitschrift für Germanistik
Web helbideak
Alemaneko ikastaroak
DW ikastaroak
http://deutschkurse.dw.com/KursPlattform/WebObjects/KursPlattform.woa/wa/UAAuthDA/auth?par=G5n9lnSPUIqm93qsNXWNH45V0
Babbelen ikastaroa
https://es.babbel.com/aprender-aleman-en-linea
Deutsch Interaktiv
http://www.dw.com/es/aprender-alem%C3%A1n/deutsch-interaktiv/s-9627
Entzuteko eta ikusteko telesailak eta podcast-ak
Easy German - Learning German from the Streets
http://easygerman.org/
Bandtagebuch mit Einshochsechs
http://www.dw.com/de/deutsch-lernen/bandtagebuch/s-13891+
JoJo sucht das Glück
http://www.dw.com/de/deutsch-lernen/telenovela/s-13121
Tatort – Deutsche Kultkrimi-Serie
http://www.ardmediathek.de/tv/Tatort/Sendung?documentId=602916&bcastId=602916
Beste batzuk
TOP-Thema mit Vokabeln
http://www.dw.com/de/deutsch-lernen/top-thema/s-8031
Ticket nach Berlin
http://www.dw.com/de/deutsch-lernen/ticket-nach-berlin/s-32294
Community D
http://www.dw.com/de/deutsch-lernen/das-portr%C3%A4t/s-30546
Deutsch für dich
https://www.goethe.de/prj/dfd/de/home.cfm
Slow German – Langsam gesprochene Nachrichten
www.slowgerman.com
Alemanian ikastea
www.study-in.de
www.daad.de
TaldeakToggle Navigation
01-71 Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-36 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-11:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.02 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 0.02 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)