Irakasleak
JOSE LUIS BURLADA ECHEVESTE
- Ezagutza arloa
- Finantza eta Zerga Zuzenbidea
- Saila
- Zuzenbide Publikoa
- Ikastegia
- Zuzenbide Fakultatea
- Posta elektronikoa
- joseluis.burlada@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta doktorea da. EHUan, azken urteotan, irakaslea da. 12 ikerketa proiektuetan partehartu du. Tributu Zuzenbidean euskarazko 3 ikasmaterial argitaratu ditu.
Zuzenbidea Ikasten aldizkarian, hasieratik eta etenik gabe, ikasleentzat hainbat ikasgai ezberdin argitaratu ditu.
Zuzenbide Publikoan 50 argitalpen baino gehiago ditu (liburuak, liburu kolektiboak eta artikuluak).
Ikerketa garrantzitsuenak gai hauetan garatu ditu: tributuen prozedurak (ikuskapena, lege-maula...), Administrazioaren egitatezko bidea, Europar Batasunaren Zuzenbidea eta Itun Ekonomikoa (lotuneak).