A27

gora
Mari Lopezco
Pertsona-izen berezien egiturari dagokionean, ikusi bi hauek: Mari Lopezco (A27: 1) eta Joan Lopez jauna Çuaçuco (A12: 9).
gora
ederreza
‘batere edertasunik gabea, eder ez dena’ esan nahi du, dirudienez, hapax honek.
gora
çaoça
‘egon zaitez’, agintera; çaoz eta çaoça, bietara erabiltzen du eskuizkribuan. Aipagarria da beste tinta batez eginiko zuzenketa: çaoça > çaoçque, beste zaozke bakar bat baitago eskuizkribuan, Aguraingo erreketan (A28: 23), hemen bezalaxe -q gangardunez adierazia.
Aginterazko adizkia -ke atzizkiarekin osatzean, aginduaren betetzea geroan kokatzen da, solas unetik kanpo. Geroaldiko agintera oso ohikoa da Refranes y Sentencias bizkaierazko atsotitzen bilduman (çe eyquec maurtuti hoeaneâ, eder eztanic calean RS 36, Gach çe erexqueoc yñori, ta emac verea edoceyni RS 312), eta aztergai dugun Lazarragaren testuan: ce eucaiqueçu (A27a: 24), sinis eçaqueçu ene eguia (B11: 13-14), Jentil onbrea, ona çatozque, / gura banoçu gozadu (B14: 11-12). Bizkitartean, ez dirudi soilik mendebaldeko euskararen ezaugarria izan denik, gipuzkera eta lapurtera zaharrean (Etxeberri Ziburukoa eta Etxeberri Sarakoa) ere biltzen baitira gisa horretako formak.
gora
oy eta
Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta betegarriak (bakanka hemengo oy eta), bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.
gora
ez difinçuen
‘ipin ez diezazuten’; ifini aditzaren NOR-NORI-NORK subjuntibo trinkoa. Halako hamaika aurkitu ditugu Lazarragaren eskuizkribuan: efinçu (A16: 59), jafindaçu (A17: 44, B18: 34), ce nafinçu (A17: 60), dafinquet (A24: 27), ez difinçuen (A27: 4), badafinçu (A27: 41), ifinçu (A28: 172), dafinela (A28: 175), nafinçu (B3: 70), nafinela (B4: 4), ce efinçu (B7: 13).
gora
aserratu deraustaçu
‘haserrarazi nauzu’; *eradutsi aditzabalio faktitiboarekin.*Eradutsi aditza lau aldiz agertzen da Lazarragaren testuan, beti laguntzaile gisa. Horietatik bitan (A24: 11 eta B22: 71) aplikatibotasuna adierazteko erabiltzen da, hots, laguntzaile hirupertsonal arrunta da (eutsi, *eradun, *i-ren parekoa). Beste bitan (AL: 1145v eta A27: 5) faktitibotasunaren adierazteko erabiltzen da; gisa horretako faktitibozko formak ezezagunak ziren Lazarragaren testua agertu arte, baina iduri luke erabilera zabala zutela Arabako euskara zaharrean, Lazarragak indikatibotik kanpo ere faktitibotasuna laguntzailean markatzen baitu, egin-en ordez eragin erabiliz (galdu lerait A24: 157)
gora
badanic bere
‘hala ere’; badanik bere OEHn ez dago jasota, baina cf. badarik ‘hala ere’: funtsean Iparraldean lekukotzen bada ere, badago GN-zko adibiderik (1609ko poesietako batean, zehazki), eta Otxoa Arinek ere erabiltzen du. Lazarragaren eskuizkribuan zazpi aldiz aurkitu dugu: A6: 43, A10: 61, A24: 51, A26: 13, A27a: 7, B5: 27 eta B14: 51.
gora
irabacico / ez doçu gona barriric
‘ez duzu berreskuratuko izen ona’ esan nahi du, gona moztea zelako izen txarreko emakumeari ezartzen zitzaion zigorra; cf. DAut, s.v. falda: “Cortar la falda. Especie de castigo que se da a las mugeres perdidas para avergonzarlas”. Irakurketa horren indargarri da lerroartean erantsiriko aldaketa: irabaci ez doçu agaz honraric (A27b: 7-8).
gora
ez diçu emun lecuric
‘ez dizu eman hartarako (gaizki esaka ibiltzeko) arrazoirik’; eskuizkribuan bost lekutan dago antzeko egitura: ez dit emayten lecuric (A10: 12, A10: 62), eztit emaiten / iguitaiac lecuric (A23: 87-88), ez diçu emun lecuric (A27a: 12), eztit emayten lecuric (A28: 30). cf. OEHnleku(a) eman, s.v. leku: “Dar lugar, consentir, dar consentimiento; dar ocasión, dar tiempo”.
gora
Langarican
Beherago (A27a: 45) ikusiko denaren arabera, Maria Lopezko Joan Perez Lazarragakoaren osabaren etxean dago, neskame seguruenik. Luzuriaga gaur Donemiliagako udalerriko herria da; Langarika izeneko herria (Iruraiz-Gaunako udalerria) zortzi kilometrotara dago, oinez; baina baliteke Langarika hemen ez izatea herria, Arriolako langarikatarren jauregia baino, hala deitzen baitzaio Gonzalez Langarikakoen etxeari, edo are Langarika herriko Langarika jauregia, hori ere Gonzalez Langarikakoena baitzen. Luzuriaga herria eta Langarika jauregia bereiztearen alde izan liteke batean jaio cinean eta bestean çaoz (eta ez bizi zara) aditzak bereiztea.
gora
çaoz
‘zagoz, zaude’.
gora
calteric
‘denon kaltetan, zoritxarrez’; bi aldiz dago eskuizkribuan (A27: 14 eta A28: 56). Ez dugu aurkitu beste lekukotasunik, baina badirudi damurik esamoldearen antzekoa bide dela.
gora
oy guchiago esateraco / nic ez dot pacenciaric
Eskuizkribuan bada honen antzeko beste esaldi bat: oy gueiago çufrietaco / eztot nic pacenciaric (A23: 11-12).
pacenciaric hitzari dagokionean, euskaraz beti pacencia- (A23: 12, A27: 16 eta B10: 5) agertzen da eskuizkribuan; erdaraz, ordea, paciencia (A18: 40).
gora
erraz dasaquet
‘erraz esan dezaket’; esan aditzaren ahalera trinkoa.
gora
an
Ahoan, hain zuzen.
gora
doçuna
-na konpletiboa da.
gora
quilçaric
‘giltzarik’; cf. Lcc “llaue, quilçea”.
gora
bearric
‘errurik’; ikusi baita A16: 10. Cf. OEH, s.v. bear: ““Culpa, bearra”, “culpar, bearr egotzi” Lcc. Odol bearbagea, agirtuko da egia eurea. “Sangre sin ser necesaria [traducción incorrecta por ‘sin culpa’] descubrir se ha la tu verdad”. RS 208. Ez dauko Peru Garziak bearrik / Ain gatx andia apukadua gatik. “No tuvo culpa”. TAV 3.1.5, 17s. Gu nagitzen bagera, gurea da bearra edo kulpa. Mg CC 189 (CO 284 geuria izango da erruba)”.
gora
ene laztana
Hemen zentzu ironikoan erabilita dago, jakina.
gora
ce eucaiqueçu
‘ez ezazu eduki (geroan)’; eduki aditzaren geroaldiko aginterazko forma trinkoa. Geroaldiko aginterari buruz, ikusi A27: 2 lerroko oharra. Bestalde, aditz erroaren forma aipagarria da, nahiz eta ez den bakarra, testuan eucaiqueçu (A27: 24, A28: 155), eucaiteco (A28: 119) eta baneucaique (B22: 15) biltzen baitira. Ohar paleografikoari jarraikiz, guztiz azpimarragarria iruditzen zaigu bigarren eskuak aditz formaren i bokala tatxatu izana.
gora
balça
‘beltzarana’; edertasun-ereduaren kontrakoa zen beltzarana izatea, eta, hortaz, ‘itsusia’ esatea bezala da hemen.
gora
asco da dama galantic
‘dama galant asko da(go)’.
gora
dauquezu
izango dituzu’; *edun aditzaren geroaldi trinkoa (eskuizkribuko bakarra dateke).
gora
Peru Errochec
Peru Errotx benetako pertsonaia ezaguna izan bide zen, baina ez daukagu haren inguruko beste informaziorik. Peru ponte-izena badago eskuizkribuko beste leku batean ere (B29: 81), eta ezaguna da bestela ere; Errotx goitizena dela dirudi, baina ez dugu aurkitu beste lekukotasunik. Hiztegi arruntean ‘amildegia’ esan nahi duenez, pentsatu dugu toponimoren batekin erlazionaturik izan litekeela (Arakilen, besteak beste, bada Errotz izeneko kontzejua, seguruenik beste etimologia batekoa bada ere).
gora
areanche bat
‘handik bat hain zuzen, haietatik bat hain zuzen’; Lazarragaren eskuizkribuan, -txo atzizkia beti erabiltzen da txikigarri moduan; -xe atzizkiak, berriz, hiru balio hartzen ditu: 1) Txikigarria (-xe = -txo), kutsu afektiboarekin (mespretxua, trufa...) nahiz gabe: bervaxe (A7: 117), daquidancheau (A10: 21), gauçaxe (A10: 23), presentexeac (A14: 69), çuzpirioxe (A14: 73), esecoxeoc (A19: 14), urtexe (A19: 16), dozenaxe (A24: 116), erreguxeau (A26: 31), bobedaxeoc (A28: 59). 2) Izenondo eta aditzondoen intentsitate markatzailea: gueldixe (AL: 1140v), goitixeago (A1: 23), claruxeago (A7: 49), gueixeago (A10: 59). 3) Indartzailea (izenordain indartuekin, eta eben / arean-ekin): bercheac (A7: 77), gueurcheoc (A7: 88), neurcheau (A10: 46), ebenche (B3: 42), areanche (A27a: 33). Kasu batean (urteje A14: 6), ez dakigu zehazki zein den balioa.
gora
bila ce çatez
‘ez ezazu bila’; Lazarragaren testuan bilatu aditza iragangaitza da, agertzen den hiru lekuetan: beste amore bilatuco nax (A4: 11), Pensamentuac leucaela / dolorez manteniduric, / remedioa bila citecen, / eurençat gora costaric (A11: 31-34), bila ce çatez besteric (A27: 34).
gora
çu laco
Lazarragak absolutiboarekin erabiltzen du gehienetan laco konparatzailea, pertsona-izenordainaren ondotik (çu laco, ni laco...); baina badira bi agerraldi genitiboarekin ere: çure laco (A16: 37oh), çure lacooc (B5: 19).
gora
ipirdietan
‘ipurdietan’; forma ezaguna zen Landuccik (“rabo por culo, ypirdia”) eta RS-k (Arrien ganean jarri dina ipirdian atera dai mina, RS 385) ere erabili dutelako.
gora
deyqueoçu / erraz muñ
‘erraz muin eman ahal(ko) diozue’; *-in- erro zaharreko NOR-NORI-NORK geroaldi/ahalerako adizkia.
muñ hitzari dagokionean, eskuizkribuan bi bider dago, bietan poema berean, behin sudurkari sabaikaria markatuta (muñ A27a: 38) eta behin sabaikaritasuna markatu gabe (mun A27a: 51). Ikusi A27a: 51 lerroko oharra.
gora
eguiten jagot
‘egiten diot’.
gora
obian daçan amari
Hobian datzan ama Joan Perez Lazarragakoaren ama baldin bada, 1602koa da poema honen (eta ziur aski eskuizkribuaren) post quem data, ziur baitakigu urte horretan bizirik zela Elena Saez Erdoñakoa, poetaren ama. Izan ere, 1602ko “AHPA.Protocolos Notariales, 2486, ff. 85-86” dokumentuan oraindik bizirik agertzen da, Gervasio Di Cesare jaunak jakinarazi digunez.
gora
miiric
Birritan bakarrik aurkitu dugu hitza eskuizkribuan eta bietan bokal bikoitzarekin dago: miiau (A10: 7), miiric (A27: 41). Landuccirenean bokal bikoitzik gabe dago: “lengua, mia”. Cf. OEH, s.v. mihi: “De uso general en la tradición septentrional. Al Sur apenas se documenta en autores guipuzcoanos (hay mi en los refranes de Isasti (mingañ en C), en Cardaberaz (Eg III 370) y Ubillos; mi(h)i en Moguel (CC), Aguirre de Asteasu, Orixe y N. Etxaniz (LBB 188), y mihin en Aresti (Tobera 287)). Es más frecuente entre los vizcaínos, cuya forma es mi(i)n desde el s. XVII. En los refranes recogidos por Garibay y en RS las formas documentadas son sin -n, pero seguramente con nasalización de la vocal. Para el dialecto alto-navarro hay mi en Beriayn, Lizarraga de Elcano, en un texto de Larrasoaña del s. XVIII (ETZ 58) y en Zubiri (en éste junto a mihi), y mi(h)i en Mendiburu y en un texto baztanés del s. XVIII (BOEans 799). En DFrec hay 13 ejs. de mihi y 1 de miin”.
gora
nigan miiric badafinçu
‘nigan mihirik ipintzen baduzu, nitaz gaizki esaka aritzen bazara’; cf. DAut, s.v. lengua: “Poner lengua en alguno. Significa murmurar y hablar mal de él”. Ikusi baita çuetan miiau ifinteraco (A10: 7). Ohar bedi adibide batean bizidunaren marka erantsi diola izenordainari eta bestean ez. Ifini aditzaren forma trinkoei dagokienean, ikusi A27: 4 lerroko oharra.
gora
cerren çu eder içanagayti, / ez dot bapere bildurric
Itxura batean, kontraesanean izan liteke bertso-lerro hau aurrekoarekin, aurrekoaren arabera pentsatzen baikenuen Mari Lopezko itsusia dela; horrela pentsatu du lerroarteko aldaketa egin duenak, eder > eçaia aldatu baitu. Eder irakurketa mantenduz gero, honela ulertu behar dela uste dugu: ‘zuk zeuk eder zarela esan arren, nik ez dut zure beldurrik, ondo baitakit ez zarela ederra’.
gora
Osaba
Ziur aski, Lazarragaren emazte Catalina Gonzalez Langarikakoaren osabaren bat bide da, horren aitonarenak (eta gero aitarenak) baitziren hala Arriolako Langarika jauregia nola Langarikako Langarika jauregia; baina ez dakigu zehazki nor izan litekeen.
gora
jaunaz
‘jaunagaz’; hemen -az bukaerak soziatiboaren balioa du.
gora
ezpaceonça
‘egongo ez bazina’.
gora
alogoroac
‘ordaina’, hain zuzen Mari Lopezkoren esamesen aurkako ordaina. Ez dugu aurkitu forma honen beste lekukotasunik, baina euskarazko alogera (euskara zaharrean ikusi Kapanaga: “Bear egin deutsaneen alogera, edo salarioa kriaduena. Cap 109”, apud OEH, s.v.) eta gaztelaniazko aloguero-rekin (cf. DAut, s.v.: “Lo mismo que arrendamiento o alquiler”) erlazionaturik izan behar du.
gora
serbiçaria
‘zerbitzari zintzoa, esanekoa’; hain zuzen gaztelaniazko servidor, eta ez ‘morroia’, gaztelaniazko sirviente.
gora
muñ
Eskuizkribuan, muin ‘musu’ hitzean, behin markatu da sabaikaritasuna (muñ ‘musu’ A27: 38) eta behin ez (mun ‘musu’ A27a: 51); aipatu behar da badela muyña ‘funtsa, aberastasuna’ (B33: 2) ere, sabaikaritasuna markaturik; gain(e)- hitzari dagokionean, eskuizkribuan lau aldiz agertzen da <ñ> sabaikaria markaturik (gañe- A4: 18, A17: 82, A24: 31, B18: 5) eta hiru bider sabaikaritasuna markatu gabe (gane- AL: 1141v, A11: 7, A28: 44). Uste dugu testuan gane- > gañe- eta mun > muñ aldatzea dela egokiena, jakinik eskuizkribu honetan bestelakoetan ere markatu gabe direla kontsonante sudurkari sabaikari batzuk, eta kontuan izanik Landuccirenean ere —Mitxelenak ohartarazi zuen moduan— sistematikoki -ain eta -uin bukaerak -ayn / -añ eta -uyn / -uñ idazten direla (cf. Lcc “ençima, gaynean”, “neruio, raiz, çayna”, “nuera muger; yerno, errayna”, “nauaja, labayña”, “cola de animal, vuztayña”, eta “beso, muyn”, “besar, muyn eguin”), eta ez -an(e) edo -un bizkaieraz bezala.
gora
ez niri barriz burlaric
Hemengo 49. eta 52. bertso-lerroen kideak dira beste hauek: berorren serviçaria nax ta / ez niri barriz burlaric (A23: 95-96).
gora
atrebidea
‘errespetu gabea, lotsagabea’; cf. Doncellacho atrevidea (A4: 5). Ik. Urt Gram (apud OEH, s.v. atrebitu 2): “Insolent, inpudenta, insolenta, atrebitua, ahalkegabea”. Ik. orobat DAut, s.v. atrevido: “Se suele tomar por descompuesto, demasiadamente libre y arrojado, falto de respeto, inconsiderado y desatento”.
gora
ezpadoçu
Agian metrikak eraginda geratu dira bi ezezko (gura ezpadoçu eta ez difinçuen), baina bakarra balego bezala ulertu behar da esaldia.
gora
ey
‘ei, omen’; partikula honen lehenenengo lekukotasuna Arrasateko Erreketan aurkitzen da (Madalenaan an ei dauça, TAV 3.1.7, 83), baina XIX. mendera arte oso gutxi lekukotzen da, ziur aski testu motengatik (dotrinak, otoitzak…). Cf. OEH, s.v.: “Documentado sólo en textos vizcaínos. Atestiguado ya en los Cantares de la quema de Mondragón, hasta la segunda mitad del s. XIX los ejemplos son, sin embargo, muy poco frecuentes”. Lazarragarenean bederatzi aldiz aurkitu dugu: A12: 2, A:12: 4, A23: 25, A24: 2oh, A27b: 5, A28: 2, A28: 10, B29: 10, B29: 24.
gora
duçu
du- moldeko *edun aditzaren formak hiru baino ez dira eskuizkribuan: dut (AL: 1152r), duçu (A27b: 5), duen (A27 b: 40). Gutxi dira, orobat, de- eta deu- moldeetakoak.
gora
bardin
‘beharbada, seguru aski’; Lazarragaren eskuizkribuan hamaika aldiz aurkitu dugu bardin. Horietako batean bakarrik (AL: 1145v) du zalantzarik gabe gaurko ‘berdin’ esanahia, ‘berdintasuna’ adierazten duena; hiru aldiz (AL: 1151r, A25: 8, A27b: 7) ‘dena den, nonbait, beharbada, seguru aski’adierazten du, gure ustez (cf. OEH, s.v., “de todas maneras, en cualquier caso” eta “probablemente, quizás”); behin (A12: 11) zalantza dugu bi adiera horietako zein ote duen; eta, azkenik, sei bider adierazten du baldintza (AL: 1172r, A24: 5, B17: 82, B18: 93, B18: 98, B23: 101).
gora
Cierto
‘dudarik gabe, inondik ere’; adiera honetan ondo lekukotzen da Hegoaldeko euskara arkaiko eta zaharrean: Landucci (“ciertamente, zierto”), Beriain, Mikoleta, Kapanaga eta Otxoa (ap. OEH, s.v. zierto 2).
gora
freuric
‘bridarik, aho-uhalik; geldiaraziko zaituenik’; cf. Lcc “freno para caballo, zaldian freua”. Astarloak ere <n> gabeko aldaera lekukotzen du (ap. OEH, s.v. frenu).
gora
chipi
Eskuizkribuan beste behin agertzen da chipi: Ume chipiric (A24: 69); gainerakoetan, eskuizkribuan chiquer agertzen da. Landucciren hiztegian chipi eta chiquir biak ditugu.
gora
eztao
‘ez dago’; -g- kontsonantea bokal artean galtzea ondo lekukotuta dago eskuizkribuan, baina bakarra da indikatiboko orainaldiko hirugarren bertsona singularrean.
gora
adiquetan duen
‘aditzen duen, entzuten duen’. du- moldeko *edun aditzaren formak hiru baino ez dira eskuizkribuan: dut (AL: 1152r), duçu (A27b: 5), duen (A27 b: 40). Gutxi dira, orobat, de- eta deu- moldeetakoak.
gora
eçay
‘itsusi, desitxuratu’; cf. OEH, s.v. ezain: “(Aplicado a acciones) feo, sucio, deshonesto, vergonzoso; (aplicado a personas) feo, desfigurado”.
gora