A3

on derechadanari
‘maite dudanari’; pazientea datiboan markatzen du: ‘nik-hari ikustera joan gura dut’. Aditz iragankorren berregituratzearen lekukotasunik (NORK NOR > NORK NORI) ez dugu euskara arkaikoan, ez eta Lazarragaren testuan ere, eta, hortaz, zuhurrena da pentsatzea datiboa errimarengatik agertzen dela adibide honetan, eta, beharbada, horretan lagundu du on erechi aditzaren beraren erregimenak ere.
gora
ilte
-n galdu du, testuinguru fonetikoarengatik (n- hurrengo silaban) leloaren agerraldi guztietan.
gora
ilte naben guero
‘hiltzen bainau, hiltzen nauenez’; gero adberbioa oinarri duen hainbat egitura erabiltzen du autoreak, perpaus kausal eta denborazkoak osatzeko nagusiki. Azalpenezko gisa interpretatzen ditugun perpaus kausaletarako -n guero eta -n azquero egiturak erabiltzen ditu; -n guero hau horietako bat da.
gora
da
‘eta’.
gora
erruqui naben
‘nitaz erruki izan dezan’; naben, *edun aditzaren subjuntibozko forma trinkoa da (hark-ni).
gora
Ecin faltaric neydio
‘faltarik ezin egin niezaioke’; *-idi- erroko adizkia da, balio potentzialarekin.
*-idi- aditza egin aditzaren erro supletibotzat jo ohi da (Lafon 1944 eta geroztikako lanak). Izan ere, testu arkaikoenetan, egin-ek ez du potentzialeko forma trinkorik erakusten, eta haren ordez *-idi- erabiltzen da. Mendebalde zein ekialdeko testuetan aurkitzen da.
*-idi- aditza trinkoki (Arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi, Leiz Mat. VII, 18), zein “partizipioa + *-idi-” gisako perifrasiaren laguntzaile gisa agertzen zaigu. Azken erabilera hau mendebaldeko testuetan baizik ez da lekukotzen; eta hori da, hain zuzen ere, espero duguna, egin eta *-idi- banaketa osagarrian badira, eta “partizipioa + egin” perifrasia mendebaldekoa bada: Mayacean berarra luce da eta sendo, eguitayaren orçac ebagui leydi ondo (RS 268), Esan senguida beste gatic / esneydysula trucadu (Mik TAV 3.1.27).
Lazarragaren eskuizkribuan, bost aldiz agertzen zaigu trinkoki jokaturik, eta gehienetan aditz-lokuzio bateko aditza da: Ecin faltaric neydio / nic on derechadanari (A3: 9-10), apa bat baneydiçu ao goçoan; / bacusu ene fedea firmea dana (A17: 19-20), Baneidio bati berba, / palagadu al banegui (A19: 62-63), beronec bere ezteidio falta gueiago damari (B27), Mendi altuan erurra daydi, / aran baxuan eguzqui (B31: 1-2). Gainerateko kasuetan, perifrastikoki erabilia da, partizipioa aditz nagusitzat harturik.

Balioari dagokionez, lau baliorekin agertzen zaigu. Gehienetan potentziala adierazten du (zortzi aldiz), baina geroaldiaren balioa ere har dezake (bi aldiz). Behin baldintza irreal bateko apodosian agertzen zaigu, baina hori ez zaigu harrigarria iduritzen, kontuan harturik apodosiak potentzialeko formetarik erator daitezkeela. Azkenik, orain arte ezagutzen ez genuen erabilera batean aurkitu dugu bi aldiz: aginteraren balioarekin; bizkitartean, ez dira agintera “normalak”: orainaldiko forma iragankorren d- aurrizkia daramate, baina horrekin batera aginterazko formetan erabili ohi den ezeztapenaren partikula: ze. Pentsa daiteke geroaldiko formak direla aginteraren balioarekin erabiliak (oroit Leizarragaren mandamentuko ez duk hilen tipoko formak).
gora
etortearren
‘etortzearren, etortzeagatik’; -arren atzizkiak hiru aldaera ditu eskuizkribuan, -gatik atzizkiaren baliokide gisa aditz-izenari gehituta, mendebaldeko tradizioaren arabera: -tearren, -etarren eta -t(z)erren. Ikusi etortearren (A3: 13); probaetarren (AL: 1139r), castaetarren (A14: 77), contaetarren (B3: 47); eta ecusterren (AL: 1142r, AL: 1145r, AL: 1147v), iragaiterren (AL: 1146r), iracasterren (A14: 47), ebilterren (B18: 120), alabacerren (A6: 41), servicerren (A14: 115). Izenari gehituta ere aurkitu dugu, -gatik atzizkiaren baliokide, lau bider: amorearren (AL: 1143v, A7: 89, B22: 14), dirurren (B17: 60).
gora
iragaro
‘igaro, sufritu, jasan’; berez igaro-ren kausatiboa da. OEHk ez dakar.
gora
naxan azquero
‘etorri bainaiz, etorri naizenez’; gero adberbioa oinarri duen hainbat egitura erabiltzen du autoreak, perpaus kausal eta denborazkoak osatzeko nagusiki. Azalpenezko gisa interpretatzen ditugun perpaus kausaletarako -n guero eta -n azquero egiturak erabiltzen ditu; -n azquero horietako bat da hau.
gora
oneinbat
‘honenbat, honenbeste’; hiru graduko adberbioa dago eskuizkribuan, batzuetan monoptongaturik eta beste batzuetan monoptongatu gabe: oneinbat/oninbat, orrinbat, aynbat/ainbat. Cf. oneinbat (AL: 1152v, A3: 23, B3: 51), oneinbategaz (B2: 7, B7: 17), oneinbatenaz (A24: 9), baina oninbatenaz (A23: 33 eta 85); orrinbat (A26: 70); eta ainbat/aynbat (passim); monoptongazio horien antzekoa da orobat cinbat (A26:79).
gora
cerren
‘zergatik’.
gora
servicen bada
‘egin nahi badu, egitea gogoko badu’; cf. DAut, s.v. servirse: “Agradarse de alguna cosa, quererla, o admitirla con gusto. Úsase en el estilo cortesano, quando se suplica, o pide a alguno que execute algo”. Eskuizkribuan zazpi aldiz aurkitu ditugu halako esamoldeak: servidu içaten liçala (AL: 1142v), çu baçarade servicen (AL: 1144v), servicen bada (AL: 1147r, A3: 25), servidu jaguin artean (A24: 136), servidu bada (B4: 5), çu baçarade serbietan (B18: 91).
gora
il nagui
‘hil nazala’; euskara historikoan, jusiboa b- aurrizkidun (besa, esan beza...) edo -la atzizkidun (datorrela, etor dadila...) formen bidez adierazi ohi da. Lazarragak erabilera ezezagun baten berri ekartzen digu iragankorretan. Izan ere, subjektua 3. pertsonakoa duten formak, aginterazko forma arruntak bezala eratu ditzake, aurrizki edo atzizkirik gehitu gabe: il nagui (A3: 26), ezcondu nagui (A19: 4), ifini nagui (A28: 33), ecusi nagui (B17: 18). Azpimarratu behar da bildutako forma guztiek 1. pertsonako objektua dutela, eta objektua 2. pertsonakoa dutenekin -la atzizkidun formak erabiltzen dituela: Jaun cerucoac, ene laztana, oy deguiçula parcatu (AL: 1146r).
gora