Webgune honetan Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeak Lazarraga Eskuizkribua editatzeko eta aztertzeko egiten diharduen lanen emaitzak aurkituko dituzu. Testua ondo finkatzea da gure lehenengo helburua, eta aurrerapen esanguratsuak lortu ahala argitaratuko dira hemen; oraingoz, “A eskua” deitu ohi dugun esku nagusiaren testua aurkeztu dugu, testuaren irakurketa sakonki landu ondoren, haren justifikazioa azaltzeko eta ulerpena laguntzeko ohar ugariz horniturik. Testu iruzkinduarekin batera, Lazarragaren bizitza eta obra, eta ikergai dugun eskuizkribuari buruzko xehetasunak (eskuak, egiletasuna, datazioa, gramatika, hiztegia...) plazaratuaz joango gara, lanak osatu ahala. Filologiazaleen eta euskal literaturazaleen gogoko webgunea osatu dugulakoan gaude. Hala biz! Nola aipatu webgune hau:Bilbao, Gidor, Ricardo Gómez, Joseba A. Lakarra, Julen Manterola, Céline Mounole & Blanca Urgell (arg.), 2011, Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa (v1.2) [online]. Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU. Interneten eskuragarri: <http://lazarraga.com> [Kontsulta: uuuu/hh/ee]. |
||
|