Eskerrik beroenak Mari Sol Bastidari etengabe laguntzeko prest beti, biografiarekin, dokumentazioarekin eta hainbat xehetasunekin. Eskerrak Elkar argitaletxeari, bereziki Josebe Ormazuriri eta Leire Zugastiri, laguntzagatik; Eresbili, dokumentazioagatik; Josu Landari, laguntza teknikoagatik; eta Jose Luis Zumetari, irudiak uzteagatik. Eskerrak, azkenik, Itziar Zubizarretari eta Itxaso Mezzacasari, lan hau sortzen eta egituratzen egin duten lan izugarriagatik.
Ezin dugu ahaztu, azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu honi hasiera-hasieratik eskaini dioten babes osoa.
Juan Kruz Igerabide
Mikel Laboa Katedrako Zuzendaria
Gidor Bilbao
Mikel Laboa Katedrako Laguntzaile iraunkorra