MEKANIKA INGENIARITZA SAILA

Errendimendu Handiko Fabrikazio Taldea

 
Nortzuk gara


Errendimendu Handiko Fabrikazio Taldea UPV/EHUko Mekanika Ingeniaritza Sailaren barnean dago, konkretuki Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola teknikoan, Euskal Herriko hiriburu industrialean. Taldea 4 irakasle doktorez, tesia egiten ari diren 3 irakaslez, doktorego-tesia egiten ari den ikertzailez eta 2. zikloko irakasle laguntzailez osatuta dago, guztira 18 pertsona. Talde honek Saileko beste jakintza-arloko irakasleen laguntza ere badu.

Talde honen lana fabrikazio prozesuen ikerkuntza eta irakaskuntza da, batez ere abiadura handiko fresaketa, elektrohigadura, laserrean oinarritutako prozesuak eta artezketa. Landutako lanaren barnean CAD/CAM teknikak eta ordenagailuan oinarritutako teknikak ere kontutan hartu behar dira.

Taldearen helburua garatutako lanen zorroztasun eta kalitate zientifikoa, publikazio kopuru handiak egiaztatuta, berrikuntza industrialeko proiektuen laguntzarekin bateratzea da, enpresa nazionalekin arremanetan bihurturik.

Lana burutzeko eta mekanizazio saiakuntzak egiteko ondo ekipatutako tailerra dauka, azken teknologiako makinez osatuta eta baita ere indarrak, tenperaturak eta beste magnitude batzuk biltzeko instrumentazio sistemak, beti saiakuntzetatik informazio gehiena lortuz.

Talde honen jardueran azken mailetako ikasleek parte hartzen dute, prozesuen hobekuntza eta optimizazioan beraien interesa garatuz.

Aipatu beharreko beste puntu bat, beste agente teknologiko batzuekin dagoen erlazioa da. Azpimarratu beharra dago taldea Margune zentroaren bazkide sortzaile izan dela, R2-TAF sare nazionalaren koordinatzailea, Aerosfin Sare Transpiriniarraren bazkide eta beste asko, gainera Nazioarteko beste unibertsitate batzuetako taldeekin ere harremanak ditu.

Laburbilduz, taldearen helburua fabrikazio arloan kalitateko ikerkuntza bat egitea da, lortutako ezagutza bai irakaskuntzan zein transferentzia proiektuetan zabalduz. Hau da Euskal Herriko Unibertsitatearen leman parte hartuz, Eman ta zabal zazu.