3.4. ARIKETA                      

 

BUFFER FINITUKO ESKURAKETA

 

            Helburua: Buffer finituko konfigurazioa erabiliz datu array baten eskuraketa egitea.

 

            Buffer finituko eskuraketa baten bitartez, LabVIEWk zehaztu egiten ditu zenbat puntu eskuratu eta zein abiaduran eskuratuko diren. Ondoren timing prozesua, DAQ gailuaren arduran gelditzen da. Buffer bitartezko eskuraketa baten, DAQ gailuak eskuraketaren elementu guztiak kontrolatzen ditu. Aldiz, software bitartez diseinatutako timing batek eskuraketa prozesu batentzako, ordenagailua eskuraketaren kontrolaz baino ez da arduratuko.

 

            1. Ireki VI zuri berri bat eta eraiki hurrengo aurreko panela.

 

           

 

 

            Ariketa honetan, DAQ Signal Accesoryko kanal batetik eskuratzen diren datuak eta era berean datu horiek grafika baten irudikatu. Finkatu lagina kopurua kanaleko, (buffer tamaina alegia) 1000 balioaz, eta 10000ko abiaduraz. Finkatu baita DAQmx Global Channel kontrola sinu uhin mota bezala.

 

            2. Konekta ezazu sinu uhinaren irteera , sarrera analogikora (CH 1) DAQ Signal Accesoryan.

 

            3.  Eraiki hurrengo bloke diagrama:

 

           

 

   a. Kokatu DAQmx Timing VIa, bloke diagramako hurrengo paletan aurkitu daiteke, Functions»All Functions»NI Measurements»DAQmx - Data Acquisition paletan. Bere eginkizuna, laginaren timing definitzea eta eginkizunean parte hartzen duen bufferaren tamaina finkatzea izango da. Kasu honetan, lagin erlojua aukeratu beharko da, era honetan DAQ gailuan barne erlojua erabiliko dugularik.

 

  b. Hurrengo pausu honetan, kokatu DAQmx Start Task VIa, bloke diagramako     Functions»All Functions»NI Measurements»DAQmx - Data Acquisition helbide edo menu honetan aurkitzen dena eta zereginaren edo task prozesuaren neurketa prozesua hastea izango du ardura bezala. Kasu honetarako ere, VI prozesuaren hasiera eragingo du.

 

 

   c. Kokatu DAQmx Read VIa bloke diagraman, Functions»All Functions»NI Measurements»DAQmx - Data Acquisition paletan aurkitu daiteke. Bere zeregina, aukeratzen den neurketa irakurketa mota aurrera eramatea izango da. Kasu honetarako aukeratu, Analog»Single Channel»Multiple Samples»1D DBL posibilitatea, era honetan dimentsio bakarreko eta prezisio bikoitzeko array itzuli ahal izango da.

 

  d. Kokatu bloke diagraman DAQmx Stop Task VIa,  bloke diagramako hurrengo tokian aurkitu daitekeena, Functions»All Functions»NI Measurements »DAQmx - Data Acquisition . Bere zeregina, zereginaren neurketa prozesua gelditzea izango delarik.

 

            4. Gorde VIa hurrengo izenarekin Buffer Bitartezko eskuraketa.vi, eta hurrengo helbidean gorde, C:\Ariketak\LabVIEW DAQ.

 

            5. Itzuli aurreko panelera eta martxan jarri VIa. Sinu uhin bat grafikan irudikatu egin beharko litzateke.

 

            6. Itxi VIa.

 

            3-4 Ariketaren AMAIERA

 

3-4 ARIKETAREN EBAZPENA

 

            arik_3_4.vi