3-2 ARIKETA                       

 

VOLTIMETROA VI

 

            Helburua: DAQ gailuaren bitartez, seinale analogiko baten eskuraketa.

 

            Hurrengo urratsak jarraituz, DAQ Signal Accesorytik datorren tenperatura sentsorearen voltai irakurketa ikustaraziko da. Tenperatura sentsoreak, tenperaturarekiko proportzionala den voltaia itzuliko duelarik. Sentsorea, DAQ gailuaren 0 kanalera konektatua egongo da.

 

AURREKO PANELA

 

            1. Ireki VI berri bat eta irudian agertzen den aurre panela eraiki.

 

 

            Voltimetroaren eskala prestatu 0.0 eta 0.4 balioen arteko irakurketak eman ditzan.

 

BLOKE DIAGRAMA

 

            2. Eraiki hurrengo bloke diagrama.

 

           

          a.DAQ Create Virtual Channel VI:  Hurrengo VIa bloke diagramako,  Functions»All Functions»NI Measurements»DAQmx - Data Acquisition paletan aurkitu daiteke. VI honen zeregina, definitutako kanal birtual mota ezberdinak sortzeko gai da. Kasu honetan, aukeratu AI Voltage aukera, AItik duen menu beratik.

 

            b.DAQ mx Start Task VI: Bloke diagramako Functions»All Functions»NI Measurements»DAQmx - Data Acquisition helbide edo menu honetan aurkitzen da eta bere zeregina, Zereginaren edo task prozesuaren neurketa prosezua hastea baino ez da izango.

 

           d. Bloke diagraman While egitura bat eraiki, hau, hurrengo menu taulan aurkitu ahal izango da: Functions»All Functions» Structures. Egitura honen bitartez, prozesua soilik gelditu egingo da whileak balio boolear konkretu edo ezberdina jasotzen duen rarte.

 

           e. DAQmx Read VI: Bloke diagramako Functions»All Functions»NI Measurements»DAQmx - Data Acquisition paletan aurkitzen da. Bere zeregina, aukeratzen den neurketa irakurketa aurrera eramango du. Kasu honetan, aukeratu Analog»Single Channel»Single Sample»DBL modua. Aukera honek, presizio bikoitzeko lagin analogiko sinplea itzuliko du, kanal bakarreko puntu higikorreko zenbaki datu batetik.

 

             f.Wait Until Next ms-a kokatu bloke diagraman. Hau Functions»All Functions»Time & Dialog paletan aurkitu daiteke. Funtzio honen bitartez, while egituraren pausu bakoitza 100 ms segundoro lan egitea eragingo du.

 

            g.DAQmx Stop Task VI: Bloke diagramako hurrengo tokian aurki zenezake, Functions»All Functions»NI Measurements»DAQmx – Data Acquisition. Bere zeregina, zereginaren neurketa prosezua gelditzea izango da.

 

             h.Kokatu Simple error handler VIa, Functions»All Functions»Time & Dialog paletan kokatua, bloke diagraman. Era honetan, errore gertaera bat ematen denean, VI honek elkarrizketa kutxa bat ireki egingo du, eta han, gertatutako erroreari buruzko informazioa emango du.

 

 

3. Gorde VIa, Voltimetroa.vi izenarekin, C:\Ariketak\LabVIEW DAQ

 helbidean.

 

4. Aurreko panela ireki eta prestatu kanal fisikoa DevX/ai0, aukera bezala, non x gailu zenbakia izango den DAQ gailuarentzako.

 

5. Martxan jarri VIa. Eskala displayak tenperatura sentsoreak ematen digun voltai irakurketa erakutsiko du. Aldaketa bat ziurtatzeko, jarri atzamarra sentsorearen gainean, tenperatura aldaketa eta ondorioz, voltai aldaketa ikustarazteko.

 

6. Gelditu VIa.

 

7. Kokatu baita ere, DAQmx Global Channel kontrol bat, Controls»

All Controls»I/O»DAQmx Name Controls menu taulan kokatua.

 

8. Itzuli bloke diagramara eta ezabatu DAQmx Create Virtual Channel VIa eta kanal fisikoko kontrolak baita.

 

9. Harildu DAQmx Global Channel kontrola DAQmx Start Task VIaren  task/channels sarrerara.

 

10. Itzuli aurreko panelera, eta aukeratu Tenperatura sentsorearen kanala. Martxan jarri VIa. Kasu honetan, irakurketak ere izango ditugu, baina oraingoan 100 aldiz altuagoak izango dira, hortaz, eskala aldatu egin beharko du benetazko voltai balioak ikusteko.

 

11. Gorde VIa eta itxi VIa.

 

 

           

 

3-2 Ariketaren AMAIERA.

 

           

3-2 ARIKETAREN EBAZPENA

 

            arik_3_2.vi