HirigintzaEHUko Arkitekturako matrikulen bilakaera
|
EHUko Arkitektura Eskolak, beste eskola edo fakultateen modura, bere datu nagusien txostenak argitara ematen ditu,
Boloniako Plana deiturikoa ezarri zenetik. Bertan, datu interesgarriak
ikus daitezke. Esaterako, matrikulen azken hamarkadako bilakaera. Eta, horri dagokionez, badaude bi kontu aipagarri. Lehen kontu aipagarria: "adreiluaren burbuila"
delakoaren eztandak eragindako matrikulen beherakada dagoeneko gainditu
da. Izan ere, Arkitektura Eskolako matrikuletan beherakada argia
nabaritu zen 2008tik aurrera; unibertsitatean "kalean" gertatzen dena
islatzen delako. Beherakada hori, dena den, ez zen bapatekoa izan: 8-9 urtez
nabaritu zen, gutxika-gutxika. Bada, badirudi joera horren puntu minimoa, 2017/2018 ikasturtean jo zena
soilik 101 matrikulatu
berrirekin, dagoeneko gaindituta dagoela. Horren ondorioz, EHUko
Arkitekturaren Oinarrietako graduan matrikulatzeko zenbait urtez
korte-notarik egon ez bada ere, azken urteotan, berriro ere,
berreskuratu da: 2023/2024 azken urtean, esaterako, 9,6 bat eskatu da
(14 puntutik).
Bigarren
kontu aipagarria: euskarazko matrikulazioak azken urteotan errekorrak
hautsi ditu. EHUko Arkitektura Eskolan 1995/1996 ikasturtean hasi zen
euskarazko adarra
ezartzen, hasiera batean mailaz maila, eta, maila guztietan ezarri zenetik,
nahiko parekatua (zertxobait gainetik, oro har) egon da gaztelaniazko
matrikulazioekiko.
Hala ere, ikusgarria da azken hiru urteotako aldaketa, eta, bereziki,
2022/2023koa, zeinetan, historian lehen aldiz, oso oker ez bagaude,
euskarazko matrikulek gaztelaniazkoak bikoiztu dituzten.
Orain
ikuskizun dago ea aipatutako bi joerek jarraikortasuna edukiko duten
datozen urteotan, eta horrek zer nolako ondorioak edukiko dituen. |
||||
2024/6/28 Unai Fdz. de BetoƱo |