Revista Nacional de
Arquitectura delakoan Madrilgo Erorien Harana diseinatu zuen
Pedro Muguruza arkitekto frankistaren lanak ez dira falta. Horietako
bat da 1947ko
64.
zenbakian azaltzen den Hondarribiko arrantzale-auzoa, orduan bukatu
berria.
|
Muguruza arkitektoak
proposatutako antolamenduaren oinplano orokorra. |
Sustapenak
64 etxebizitza bildu zituen (berez, 58 etxe gehi 6 denda, azkenean
etxebizitza ere bihurtu zirenak), Muguruzak diseinatutakoak, Francisco
Sagarzazu orduko alkatearen esku-hartze
aipagarriarekin (azken urteotan kritikak jaso
dituena).
Arrantzale-auzoaren hirigintza-kalitatea nabarmena da.
Marina edo Portu
auzo zaharraren eta mendixkaren arteko lotura ez zelako batere erraza,
eta arrantzale-auzoaren diseinuak ederki egin zuelako: bi solairuko
etxebizitza adosatuak eta bi eta hiru solairuko etxe kolektiboetako
eraikinak modu aberatsean uztartuz eta multzoari hiri-ikuspegia emanez
plaza portikodun batekin, San Pedro kalerantz irekita zegoena.
|
Muguruza arkitektoak
proposatutako etxebizitza-multzoko sekzioak. |
Tipologiak anitzak izan ziren: 9 etxe mota ezberdin, 56
m2-ko azalera txikitik 158 m2-koetara.
Eraikuntzak Instituto
Nacional de la Vivienda
delakoaren laguntza ekonomikoa jaso zuen, 1939ko errenta murriztuko
etxebizitza-legearen aplikazioz: erosleek % 10a aurreratu behar izan
zuten, eta, trukean, gainerakoa erosteko finantzazio publikoa jaso
zuten, %
4ko interesarekin lehen 20 urteetan eta interesik gabe hurrengoetan.
|
Arrantzale auzoa, gaur egun. |
Arkitektura-estiloa edo -hizkuntza izan zen, akaso,
zalantzagarria. Muguruzak pastitxe itxura eman
baitzion multzoari, arrantzale-etxeekiko auskalo zer ideia formal
idealizatuari jarraikiz. Arkitektoak berak salatu zuen fantasiatzat
jo zutela, bai Hondarribian bai Madrilen. Baina itxura gorabehera,
multzo aski interesgarria da 1947ko Hondarribiko arrantzale-auzoarena.
|