Revista Nacional de
Arquitectura delakoan
aurkitu daitekeen beste harribitxi bat da Arrosarioaren Ama Birjinaren
etxebizitza-koloniarena, Obra
Sindical del Hogar erakunde frankistak egindakoa. 1948ko
77.
zenbakian azaltzen da Eugenio Arraiza Vilella arkitekto iruindarrak
diseinatutako 32
etxebizitza familiabakarreko sustapen babestu interesgarria.
Bereziki aipagarria da etxe kolektiboen eta familiabakar sakabanatuen
arteko adibide ona osatzen duelako, herri txiki edo ertainetarako
baliagarria suerta daitekeena.
|
Arraiza arkitektoak
proposatutako antolamenduaren oinplano orokorra. |
32
etxeak, solairu bakarrekoak eta oso txikiak (9,4 x 7,6 = 71,4 m2
eraiki), kale itsu baten inguruan antolatu ziren, iturridun plaza txiki
batean amaitzen zena, biribilgune modukoa. Estalkia bakarra izan arren,
multzo osoari batasuna emanez, berez etxeak binaka antolatu ziren, 3
fatxada libre utziz leihoak ireki ahal izateko. Garaiko etxe apaletan
ohikoa zen moduan, sukalde-egongelak banatzaile-funtzioa ere egiten
zuen, korridoreen beharrik ez izateko. Oso txikiak izanagatik ere, 6
pertsonetako familientzat pentsatuta zeuden, bakoitzak 2 ohedun 3
logela zeuzkalarik.
|
Arraiza arkitektoak
proposatutako etxebizitzen oinplanoa. |
Etxe
bakoitzak partzela bat zeukan, atzekaldeko etxola-biltegi
batekin, horma-hesiaren gainean eraikia. Kanpoko espazioak, beraz,
arnasgune bat ematen zien etxeen barruko txikitasunari. Hori da,
seguruena, herri txiki eta ertainetako antolamenduek eskaini dezaketen
gehigarrietako bat.
|
Arrosarioaren Ama Birjina auzoa, gaur egun.
|
Sustapen oso umila izan arren, 70 urte ondoren
etxe-multzoaren kalitatea aitortu da, 2017an indarrean sartutako HAPOaren
katalogoan babestu baita. Akaso ez da kasualitatea Arraiza
arkitekto bera Iruñeko udaletxerako proposamen
interesgarri baten egilea izatea: bi proiektuetan azpimarratzen da
eraikin-batasunaren eta -jarraikortasunaren ideia.
|