Irakasleak
IXONE BADIOLA LEKUE
- Ezagutza arloa
- Oinarrizko Psikologia
- Saila
- Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ixone.badiola@ehu.eus
Psikologian lizentziatua (1997) Deustuko Unibertsitatean. Nire lan ibilbidea drogamenpekotasun prebentziorako teknikari bezala hasi nuen, ondoren berdintasun teknikari bezala jardun nuen eta 2016-2017 ikasturtetik Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ari naiz lanean irakasle eta ikerlari lanetan. 2016. urteko urritik 2018ko otsailerarte Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean lan egin nuen, Bilakaeraren eta Hezkuntza Psikologiaren Departamentuan, majisteritzako Hezkuntza Bereziko MINORean. 2018ko otsailetik gaur egunera, Psikologia Fakultatean dihardut, Oinarrizko Prozesu Psikologikoen Departamentuan. Gaur egun, oinarrizko prozesuen barnean, Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa, eta Psikologia Dinamika irakasgaiak irakasten ditut.
Psikologia Fakultatean, oinarrizko prozesuen inguruko ikerketa lanetan nabil eta doktorego tesia esparru honetan egiteko asmoa daukat.