Irakasleak
OIHANE FERNANDEZ LASARTE
- Ezagutza arloa
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Saila
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Posta elektronikoa
- oihane.fernandezl@ehu.eus
Oihane Fernandez Lasarte Psikodidaktika programan doktorea (2018), Psikologian lizentziaduna (2002) eta Irakasle-ikasketetan diplomaduna (2012) da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2015etik Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultatean irakaslea da, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Gainera, 2018/2019 ikasturtetik Hezkutza graduko koordinatzailea da.
Ikerketa-lanak eskola-doikuntzan kokatzen dira, aldagai psikoinstrukzionalei eta testuingurukoei lotuta, nerabezaroan eta gaztaroan. Psikor ikerketa-taldearen kidea da (www.psikor.es) eta ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu du, Eusko Jaurlaritzakoan, UPV/EHU-koan eta MICINN-MINECO-koan. Halaber, Hezkuntzako eta Psikologiako aldizkarietako artikulu zientifikoen eta nazio- eta nazioarteko kongresu ezberdinetako ekarpenen egilekidea da.
Aldez aurreko esperientzia profesionalari dagokionez, Pertsona Helduen, Lehen eta Haur Hezkuntzan irakasle aritu da, baita eskolan psikologo lanetan ere.
oihane.fernandezl@ehu.eus
ORCID-a: 0000-0003-3558-7027