XSLaren edukia

Komunikazio Gaitasunaren Garapena - Euskara eta Gaztelania - Lehen Hezkuntzan I25855

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25855

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Unibertsitateko lehen ikasturte honetan ikasleek beste diskurtso-kultura batean parte hartzen eta garatzen ikasiko dute. Horrela, irakasgai honek Komunikazio Gaitasunean orokorrean sakontzen lagunduko die, eta batik bat, alor akademikoko testu-motak eta diskurtso-generoak landuko dituzte, hartzaile nahiz ekoizle izanik ahoz eta idatziz.



Zentzu honetan, oinarrizko baliabidea izanik, ikasgaiak garrantzia hartzen du bi norabidetan: batetik, unibertsitatean egiten den ikaskuntzaren etekinerako eta hobekuntzarako izango da eta, era berean, alor eta diziplina guztietan eragina izango du; bestetik, etorkizuneko irakaslanera zuzenduta egongo da.



Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiak hurrengo helburu orokor hauek ditu:

- Hizkuntzalaritzaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea, batez ere joera pragmatikodunak, hizkuntzak komunikazio-egoera anitzetan duen erabilera aztertzeko tresnatzat hartuz.

- Idatzizko eta ahozko testuen ulermenaz eta ekoizpenaz hausnarketa egitea, eta testu horiek alor akademikokoak izango dira batez ere.

- Era koherentean, zuzenean eta egokian alor akademikoko komunikazio-ekintzak garatzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A) Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertu, prozesatu eta sortu

B) Taldeko jardueretan parte hartu, elkarlana eta bakarkako lanaren bidez

C) Hizkuntza-gaitasuna areagotzea bi hizkuntza ofizialetan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA- Oinarrizko kontzeptuak, testuak eta berbaldiak aztertzeko eta sortzeko. Hizkuntza eta komunikazioa. Komunikazio gaitasuna. Diskurtsoa. Diskurtsoaren analisirako mailak. Testua eta testuaren ezaugarriak. Testu-motak. Diskurtso-generoak. Alor akademikoko diskurtso-generoak.



2. GAIA- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea, testuinguru akademikoaren berbaldi-generoetan berariazko arreta jarrita. Eremu akademikoko ahozko testuen ulermena, ekoizpena eta analisia: ahozko azalpenak, eztabaidak, aurkezpenak, txostenak, eta abar. Testu idatziak sortzea: apunteak, lanak, txostenak...



MetodologiaToggle Navigation

- Banakako edota taldekako lanak

- Ikaskuntza gidatua edota autonomoa

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 15
    • Ahozko defentsa (%): 15
    • Banakako lanak (%): 25
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25
    • K1 moduluko lana (diziplinartekoa) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.-Ebaluazio jarraitua: klasera etortzen diren ikasleek ondorengo jarduerak bete beharko dituzte:



- Gai baten ahozko defentsa: poster erakusketa edo ahozko aurkezpena.

- Banakako lanak: idatzizko testu akademiko laburrak eta debateetatik eratorritako bat-bateko idatzizko testuak.

- Taldeko lanak: debateak eta elkarren arteko feedback lanak.



Irakasgaiaren irakaskuntza gidan argi eta garbi adierazten da jarduera horiek zeintzuk diren, ebaluazio-irizpideak eta epeak, eta jarduera guztien haztapena zein den.



1. oharra: guztiz beharrezkoa da jarduera-multzo guztiak eta bakoitza gainditzea irakasgaia gainditutzat jotzeko.



2. oharra: irakasgaiko betebeharrez gain, K1 modulu-lana dagokion gidak zehazten duen modura bete beharko du ikasleak.



2.- Ebaluazio jarraitua egitea erabakitzen duten ikasleek eduki teoriko-praktikoak ebaluatzeko azterketa-proba bat egingo dute. Proba horrek % 15eko balioa izango du eta ezinbestekoa izango da proba gainditzea, irakasgaia gainditzeko.



3.- Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek proba bat egingo dute derrigor eta proba horrek irakasgaiaren % 100ko balioa izango du (EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 8 eta 9. artikuluak). Probak bi atal izango ditu: idatzizko lana eta ahozko defentsa.



3. oharra: ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Ebaluazio jarraituaren kasuan, azken probaren pisua %40koa baino txikiagoa denez, eskubide hori baliatzeko, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago egin beharko dute eskaria (beranduenik eskola-egutegiko 9. astean). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari (EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 12.2. artikulua).



4. Azken probarako, irakasgaiko arduradunak salbuespenik adierazi ezean, soilik azterketa-orriak eta idazteko material analogikoak erabiliko dira (boligrafoa edo antzerako idatz-tresna bat). Ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteko UPV/EHUren irizpide ofizial hauek jarraituko dira: https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/araudia/etika-akademikoari-buruzko-protokoloak (Protokoloa, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa, 3.3 atala).



5.- Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz. Lehen Hezkuntzako graduan izena emateko derrigorrezkoa da euskarazko B2 maila izatea, eta, graduatzearekin batera, C1 maila aitortzen da, hau da, graduaren titulua C1aren baliokide izango da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan. Horregatik, beharrezkoa da graduko lehen mailako irakasgaietan gutxieneko B2 maila erakustea, ahozko zein idatzizko komunikazioan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

(EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 9. artikulua)



1.- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.



2.- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.



3.- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.



4.- Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz. Gutxienez B2 maila erakutsi beharko du ikasleak, proba gainditzeko.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Ordenagailua.
- Ikus-entzunezkoak
- Testu liburuak, azterketak, apunteak , erreseinak, artikuluak, idazlanak, laburpenak, txostenak, audio edo bideo grabazioak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Askoren artean (2005). IVAPeko Estilo liburua. HAEE-IVAP.

-Calsamiglia, H. eta Tusón, A. (1999). Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Ariel.

-Camps, A. eta Zayas, F. (Coord.) (2006). Secuencias didácticas para aprender gramática. Graò.

-Carlino, P. (2005). Escribir, leer y aprender en la Universidad. F.C.E.

-Cassany, D. (2006). Taller de textos. Paidós.

-Castelló, M. (Coord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Graó.

-Ezeiza, A. eta Encina, J. (koord.) (2019). Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica. Algunos apuntes sobre lengua y complejidad. ISM-UPV/EHU.

-Gaminde, I., Aurrekoetxea, G., Etxebarria, A., Garay, U. eta Romero, A. (2014). Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. Laguntzarako materiala: teoria eta praktika. UPV/EHU.

-Garzia, J. (2016) Esaldiak josten. UPV/EHU.

-Garzia, J. (2008). Jendaurrean hizlari. Alberdania.

-Gómez Torrego, L. (1997). Gramática didáctica del español. SM.

-González Nieto, L. (2001). Teoría lingüística y enseñanza de la lengua. Lingüística para profesores. Cátedra.

-Montolío, E., Garachana, C. eta Santiago, M. (2000). Manual de escritura académica. Ariel.

-Navarro, F. (Coord.) (2014). Manual de escritura para carreras de humanidades. Editorial de la Universidad de Buenos Aires.

-Regueiro, M.L. eta Sáez, D.M. (2013). El español académico. Arco libros.

-Vázquez, G. (Ed.) (2001). Actividades para la escritura académica. ¿Cómo se escribe una monografía? Edinumen.

-Vázquez, G. (Ed.) (2001). El discurso académico oral: guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Edinumen.

-Zubiri, E. eta Zubiri, I.(1995). Euskal gramatika osoa. Didaktiker.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Askoren artean (2004). Reflexión sobre la lengua (Monográfico). Textos, 37.
-Askoren artean (2009). Lectura y escritura de textos académicos. (Monográfico) Textos, 50.
-Beaugrande, R. eta Dressler, W. (1997). Introducción a la lingüística del texto. Ariel.
-Clanchy, J. eta Ballard, B. (2000). Cómo se hace un trabajo académico. Prensas Universitarias de Zaragoza.
-Fontich, X. (2006). Hablar y escribir para aprender gramática. Horsori.
-Pérez, F. (2005). Redacción en el aula. Síntesis.
-Reyes, G. (1990). La pragmática lingüística. Montesinos.
-Reyes, G. (1998). Cómo escribir bien en español. Manual de redacción. Arco Libros.
-Sánchez Lobato, J. (2006). Saber escribir. Aguilar - Instituto Cervantes.
-Van Dijk, T. (2000). El discurso como estructura y proceso. Gedisa.
-Vázquez, G. (2001). Guía del discurso académico escrito. Edinumen.
-Vilà, M.(coord.) (2005). El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Graò.

Aldizkariak

Cuadernos de Pedagogía
Hik Hasi
Ikastorratza
IVAP
Lenguaje y textos
Tantak
Textos de la Lengua y Literatura
Fontes Linguae Vasconum
Euskera
Jakingarriak
Signos
Aula de Innovación Educativa

Web helbideak

https://euskaljakintza.com/
https://euskaljakintza.com/baliabideak
https://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/
https://www.ehu.eus/ehulku/
https://www.ehu.eus/seg/
https://www.euskaltzaindia.eus
https://www.argia.eus/
https://www.berria.eus/
https://ehu.es/ehulku/
https://www.ikasbil.eus

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

16:00-18:00 (1)

1-15

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2025-01-09 15:30
  • Uztail : 2025-07-07 16:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-5 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)
  • eAULA 2-5 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

16:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2025-01-09 15:30
  • Uztail : 2025-07-07 16:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-5 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

16:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2025-01-09 15:30
  • Uztail : 2025-07-07 16:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 1-3 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)

47 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

14:00-16:00 (1)

1-15

15:00-17:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2025-01-09 15:30
  • Uztail : 2025-07-07 16:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-4 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)
  • eAULA 3-4 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (2)

47 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

14:00-16:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2025-01-09 15:30
  • Uztail : 2025-07-07 16:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-4 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)