Irakasleak
ESTIBALIZ APIÑANIZ FERNANDEZ DE LARRINOA
- Ezagutza arloa
- Fisika Aplikatua
- Saila
- Fisika Aplikatua
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- estibaliz.apinaniz@ehu.eus
Fisikan lizentziatua (1998) eta doktorea (2003) Euskal Herriko Unibertsitatean. 1996-1997 ikasturtea Niels Bohr Institutoan egin zuen eta 1997-1998 ikasturtean Materia Kondentsatuaren Fisika Sailan egin zuen lan kristalografia arloan, lankidetza beka bati esker.
Bere doktorego tesia UPV/EHUko Elektrizitate eta Elektronika Sailan garatu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako beka bati esker. Lan horretan burdin-aluminio aleazioen propietate elektroniko eta magnetikoak aztertu zituen. Tesiaren garapenerako Max Plank Intitutoan, Max Von Lau-Pal institutoan eta ESRF-an egon zen.
2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoan lan egin zuen ikertzaile-irakasle giza. Ikerkuntza UPV/EHU-ko Magnetismo taldearekin eta Universidad Autónoma de Barcelona-ICREA-rekin lankidetzan egin zuen.
2004-2005-etik aurrera UPV/EHUko Fisika Aplikatua I Sailan aritu izan da bere irakaskuntza eta ikerkuntza lanak aurrera eramaten, 2009ko abendutik aurrera irakasle titular bezala. Ikerkuntzari dagokionez 2011rarte UPV/EHU-ko Magnetismo taldearekin aritu zen (orain espektroskopia nuklearren taldea). Gaur egun bere ikerkuntza-lana Teknika Fototermikoen laborategian egiten du.
Bi doktorego-tesi zuzendu ditu.
2012ko apirilatik aurrera Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendaritza taldean dabil, Nazioarteko Harremanetako eta Ikerkuntzako Zuzendariorde bezala.