Irakasleak
JESUS MANUEL DE LOS SANTOS RUIZ
- Ezagutza arloa
- Kimika Organikoa
- Saila
- Kimika Organikoa I
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- jesus.delossantos@ehu.eus
Jesús de los Santos Kimika Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, 1990ean. 1992an, Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka bat jaso zuen, eta ikerketa lanari ekin zion. Zientzia Kimikoetako doktore titulua jaso zuen unibertsitate berean 1996an, Palacios eta Aparicio doktoreen zuzendaritzapean, eta Doktoregoko Sari Berezia lortu zuen. Penn State Universityn (AEB) sartu zen doktoratu ondoko ikertzaile gisa, Weinreb irakaslearekin (1996-1997), eta alkaloideen erabateko sintesia landu zuen. UPV/EHUra itzuli zen Palacios irakaslearen taldera, ikertzaileak EAEn hartzeko doktoratu ondoko beka batekin (1998-2001). “Ramón y Cajal” ikertzaile izateko kontratu bat lortu zuen (2003-2008) eta, 2011n, oposizioak egin, eta langile iraunkorraren izendapena lortu zuen (doktore ikertzaile iraunkorraren figura). Bere ikerketa jarduera positiboki baloratu da, eta ikerketako 4 seiurteko egin ditu (1992-2015). Bere ikerketa lanaren zati bat oihartzun handiko nazioarteko aldizkari zientifikoetan (79) eta kongresu zientifikoetan (53) argitaratu da.
Ikertaldea: Sintesi Organikoa Kimika Medikoan (https://www.ehu.eus/eu/web/pfq/hasiera)
Ikerketa ildoak: metodologia sintetiko berrien garapena, konposatu organofosforatuak, heterozikloak, peptidasak inhibitzen dituzten molekula berriak, metodologia organokatalizatu berrien aurkikuntza
ORCID zk.: 0000-0003-1315-4263