Irakasleak
FELIX OLASAGASTI ARSUAGA
- Ezagutza arloa
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Saila
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- felix.olasagasti@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimikan eta Biologia Molekularrean lizentziatu (2000) eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean arlo berean doktoretza eskuratu zuen (2006). Doktoretzan zehar Suitzan (ETHZ-n) eta EEBBtan (UCSC-n) egonaldiak egin zituen eta doktoretza amaitu ondoren EEBBtan doktoretza-ondoko egonaldia egiteko aukera eman zion horrek. EHUn 2010etik ari da irakasle lanetan (2016tik irakasle agregatu moduan).
Ikerketan teoria eta esperimentuak bateratu ditu lipido-besikulek beste biomolekulekin dituzten elkarrekintzak aztertzeko. Ikerketa teorikoan sare metabolikoen ezaugarri dinamikoak aztertu ditu. Ikerketa esperimentalari dagokionean, batetik azido nukleiko eta lipidoen kimika prebiotikoaren inguruan. Bestetik, azido nukleikoak nanoporo bidez aztertu eta sekuentziatzeko analisi-teknikak garatzen aritu da.
Gaur egun RNAren gertatzen den N6-metiladenosina (m6A) aldaeraren inguruan ari da ikerketan. m6A eukariotoen mRNAn agertzen aldaera garrantzitsuenetakoa da eta nukleotido honen metilatze eta desmetilatzea katalizatzen duten entzimak hainbat gaixotasunekin erlazio estua dutela ikusi da. Gaixotasun hauen artean daude obesitatea, antzutasuna, hazkuntza atzerapena eta minbizia. mRNAren metilatzean esku-hartzen duten mekanismoak hobeto ulertuta gaixotasun hauen garapenari aurre egiteko metodoak eta terapia-ituak aurkitzen lagun dezake.
Ikerketaz gain, Biokimika Klinikoa eta Biologia Molekularra ikasgaiak irakasten ditu Farmaziako graduan.