Irakasleak
JOSE JUAN BERISTAIN OÑEDERRA
- Ezagutza arloa
- Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa
- Saila
- Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea)
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- josejuan.beristain@ehu.eus
José Juan Beristain Oñederra (1970) Ekonomia eta Enpresa Zientziatan doktore da (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Unibertsitateko Irakasle Titularra da. Egun Ekonomia eta Enpresako Fakultatean (Gipuzkoako atala) dihardu lanean. Marketinaren alorreko irakasgaietan garatzen du bere irakaskuntza-jarduera (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez), UPV/EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduan eta unibertsitate bereko Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza masterrean. 2020an Bikaintasun diploma jaso zuen, irakaskuntzaren kalitatea ebaluatzen duen Docentiaz programaren markoan. Ikerketari dagokionez, bere doktore-tesiak Merkataritzako Doktore-Tesi Onenaren Sariaren accesita irabazi zuen 2010ean, Espainiako Merkataritza Zentroen Asoziazioaren (AECC) eskutik. Bestalde, hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte eta bere artikulu zientifikoak nazio zein nazioarte mailako aldizkarietan argitaratu dira, banatzaileen marka-irudiaren eta balioaren ikerketa-esparruetan. Azkenik, marketineko irakaskuntza-materiala sortu du eta hainbat komunikabiderentzat dibulgazio-lanak ere idatzi ditu. Branding-a eta haren eta Marketinaren arteko erlazioa interesatzen zaizkio batik bat ikerketa ikuspegi batetik.
http://orcid.org/0000-0002-2199-3676