Irakasleak
IGNACIO GARIN ATORRASAGASTI
- Ezagutza arloa
- Zoologia
- Saila
- Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- inazio.garin@ehu.eus
Piriniotako orein-populazio baten ekologiari buruzko tesia burutu ondoren 1996an lortu zuen Biologian Doktoretza. UPV/EHUko irakasle agregatua da 2011tik, baina lehen irakaskuntza lanak jada 1992an eginak zituen. 2001an berrekin zion unibertsitateko irakaskuntzari eta bitartean hainbat ugaztunekin egin zuen lan: sarrioak, ahuntzak, karniboro ertainak eta saguzarrak. Ordutik hona Zoologiaren iraskuntza aplikatuarekin, ornodunen biologia eta eboluzioarekin eta baliabide biologikoen kudeaketarekin zerikusia duten irakasgaien ardura eduki du, Biologia Graduan zein Masterreko Ikasketetan. Gradu eta Master Amaierako lan ugari zuzendu ditu orain arte.
2006an Zoologia eta Animali Zelulen Biologia Saileko Jokamoldearen Ekologia eta Eboluzioa lantaldea eratu zuen J Aihartza irakaslearekin eta bertan dihardu gaurdaino. Lantalde horretan mehatxatutako ugaztunen portaera trofiko eta espazialaren gaineko ezagutza sakondu du hainbat doktorego tesi zuzenduz bidean (U Goiti, 2006; D Almenar, 2008; E Salsamendi, 2010; M Napal, 2011). Garapen teknologikoak sortarazten dituen aukera berriak probestu ditu animalien portaerari lotutako hainbat gai jorratu ahal izateko: esaterako, saguzar arrainjaleek harrapaketa-unean darabilten tresna sentsorialak zeintzu diren ebazteko (O Aizpurua 2015, Doktore Tesia); espezie intsektiboroen dieta molekularki ebatzi (Alberdi A 2015, Doktore Tesia) eta landaketetako izurriekiko harreman ekologiak ebazteko (U Baroja, Doktore Tesia abian).