Eskabidea web orriaren bidez egin ondoren, ikasgaien aitortza epe ofizialean Fakultateko Idazkaritzan aurkeztu behar da. Hau da, ikasturtearen hasiera ofizialaren egunetik hasita, hile bete barruan aurkeztu beharko da.
- UPV/EHUko beste zentro batzuetatik datozen ikasleek aitorpena eskatzen duten ikasgai guztien IRAKASKUNTZA-GIDAK (jatorrizkoak eta zigiluarekin) eman beharko dituzte.
- Gure Fakultatetik datozen ikasleek ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.