Anne Egaña
Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
email: anne.egana@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktoregaia da Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia doktorego programan, eta euskararen belaunaldiz belaunaldiko jarraipena du ikergai nagusia. Euskal Ikasketetan (UPV/EHU) graduatu zen 2022. urtean eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra bukatu zuen 2023an. Bere Master Amaierako lana, Gasteizko guraso euskal hiztunen familiako hizkuntza politikak seme-alaben sozializazio eleaniztunerako, Henrike Knörr bekaren bigarren deialdian saritua izan zen. Horrez gain, AMRELSE (Alta minorització i reproducció lingüística en el sud-oest europeu) ikerketa proiektuko kide ere bada.