Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

Euskoiker Fundazioa

Euskoiker irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta EHUren eta gizartearen arteko harremanak sustatzea du helburu.

Euskal Herriko Unibertsitatea, hiru foru-aldundiak (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eta hiru merkataritza-ganberak (Bilbao, Gipuzkoa eta Araba) dira sortzaileak eta babesleak.

1979an sortu zen eta 30 urte baino gehiagoan hainbat ikerketa-proiektu kudeatu , aliantza estrategikoak egin eta ikerketaren emaitzak aurkezteko foroetan hartu du parte (FOROTECH, PROMA, TECNOVA).

Era berean, Euskoiker Unibertsitatea-Enpresa Fundazioen Espainiako Sarearen (REDFUE) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza -RCTVI (Innobasque) Euskadiko Sareko kidea da, eta gainera, Estatuko Ikerketaren Emaitzen Transferentzia Bulego (OTRI) moduan (OTRI sarearen web orria) dago katalogatuta.

Urtero, Fundazioak Ikerketaren Euskoiker Sariak eman eta Burdinola Sariak kudeatzen ditu ikerketa-jarduera ezagutarazten laguntzeko.

Funtzioak

Hauek dira funtzio nagusiak:

  • Unibertsitate-Enpresa harremanak sustatzea.
  • Unibertsitate-jardueraren edozein alorretako azterketa- eta ikerketa-proiektuetan EHU eta erakunde publiko eta pribatuen arteko harremanak kudeatzea, kontratua formalizatuta eta finantzabideak bilatuta.
  • Materiala erosten laguntzeko eta Unibertsitateko ikerketara bideratutako Saila.
  • Enpresan unibertsitateko ikerlariak eta Unibertsitatean industria-ikerlariak birziklatzeko programak antolatzea.
  • Modalitate desberdinetan, enpresa eta Unibertsitatearen arteko adituen trukea sustatzea eta ikerlarientzako lanpostuak sortzea.
  • Patenteen ustiaketa eta jabetza-eskubideak kudeatzea, eta horietatik eratorritako gaiak eta arazoak ebaztea.
  • Ikerketa posibleen eta zehatzen transferentziaren berri ematea enpresari, unibertsitateko ikerketaren emaitzak, alegia, eta oro har, Unibertsitatean sortutako ezagutza berriak gizartean zabaltzea.
  • Unibertsitatean industriaren eta gizartearen beharrak ezagutzera ematea.
  • Ikerlarien artean informazio-trukeak sustatuko dituzten ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta kongresuak antolatzen eta horiek aplikatzen laguntzea.
  • Unibertsitateko ikerketa-unitateen eta enpresa- eta gizarte-beharren inbentarioa beti eguneratuta izatea, beren funtzio eta zerbitzuekin.
  • Edozein motatako jarduerak edo lanak egitea; horiek, lehen aipatutakoekin lotuta (prestakuntzakoak edo osagarriak), oinarrizko helburuak garatzen lagundu beharko dute.

Babesleak

Fundazioa irakaskuntzako eta ikerketako fundazioa da eta oinarrizko jarduera ikerketa-kontratuak sustatzeko EHUrekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren arabera garatzen da.

Fundazioaren Patronatua, gobernu-organoa eta haren administrazioa 12 kidek osatzen dute; honela daude banatuta:

  • Euskal Herriko Unibertsitateko 6 kide:
    • Errektorea, presidenteorde gisa, eta hark izendatutako beste 5 kide.
  • 3 kide, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundi bakoitzeko bat.
  • 3 kide, Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganbera bakoitzeko bat; Fundazioaren Presidentetza txandaka eta bi urtez behin izaten dute.

Sekzio honetan topa dezakezu:

Harremanetarako